93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

821/2025 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 29an emandako 998/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 95 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 9an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1074/2024 Ebazpenaren bidez, zuzendu egin ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 29an emandako 998/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen hori 103 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 20an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko ekainaren 13an emandako 1253/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi ziren. Ebazpen hori 130 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko ekainaren 25ean.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, oposizioaren lehenbiziko proba non eta noiz eginen den adierazita eta Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztuta.

Kontuan harturik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2025eko ekainaren 14an izanen da (larunbata), 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 01. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Probarako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Nortasuna esandako dokumentuen bidez egiaztatzen ez dutenak edo probara agertzen ez direnak probatik kanpo geldituko dira.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzailearen osaera zehaztea, zeina II. eranskin gisa atxiki baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka zilegi dutela aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko apirilaren 28an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA INSTITUTUETARAKO I+G-KO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTU BAT (A MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2024KO APIRILAREN 29KO 998/2024 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

Onartuak:

ALMANDOZ SÁNCHEZ, ELUXKA

ARIZCUN BIURRUN, CRISTINA MARIA

BORJA OTAZU, ANA

GALARZA GALARZA, REGINA

GARCÍA ARIVE, JESÚS

IRIGOYEN MARTÍNEZ, MARÍA UXUE

LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARIA

MARTINEZ CLAMENS, ALEXANDRA LEE

NAVASCUES IRIGOYEN, MARIA

OJER LORA, FERMIN

ORTEGA REY, HENAR

Baztertuak:

–Ez aurkezteagatik lanposturako eskatzen den hizkuntzaren mailaren titulurik edo egiaztagiririk (ingeleseko C1 maila), Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) araberakorik (2.1.2 oinarria).

BALBUENA BRUNA, CLAUDIA

GONZÁLEZ MURILLO, JUAN LUIS

GURPEGUI OLLOQUI, MÍRIAM

HERNÁNDEZ RABAL, ANA ISABEL

MARTINEZ BARANDA, NEREA

MURUZÁBAL GAMBARTE, DAMIÁN

RECALDE ESNOZ, IRANTZU

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Martín Larraza Kintana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordea.

Ordezko epaimahaiburua: David Astrain Ulibarrena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketaren Arloko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Iosu García Fernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Benigno Gómez López, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Kapitalaren Plangintzarako kudeatzaileordea.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Ruiz Tola, Errioxako Unibertsitateko Ikerketa Kudeatzeko Zerbitzuko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Margarita Raquel Rodríguez Bailera, Zaragozako Unibertsitateko Ikerketako kudeatzaileordea.

–Epaimahaikidea: Santiago Iraburu Allegue, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko idazkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Jesús Carlos Fernández Gómez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko burua.

–Epaimahaikide idazkaria: María Nieves Iturria Ayerra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuko Europako eta Nazioarteko Proiektuen Ataleko burua, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Miriam Bacaicoa Hualde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Ataleko burua, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2506383