93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak. Ofiziozko berrikuspena

Donamariako Udalak, 2025eko martxoaren 19ko ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

"Lehenbizikoa.–Hasiera ematea ofiziozko berrikuspen espediente bati, honako honen erabateko deuseztasuna dela eta: Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak.

Bigarrena.–Interesdunei hamabortz egun balioduneko epea ematea, erabaki hau iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, aurkeztu ahal izateko egokitzat jotzen dituzten agiriak, justifikazioak eta alegazioak.

Hirugarrena.–Eskatzea Idazkaria/kontu-hartzailearen txostena, egintzaren legezko baliozkotasuna zehazteko.

Horrenbertzez, bertze erabaki bat hartuko da, Nafarroako Kontseiluari irizpena eskatze aldera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donamarian, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2505969