1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
4958E/2025 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena Joko Aretoen Enpresaburuen Nafarroako Elkarteak (ANESAR Nafarroa) eskaturik jarri eta 115/2025 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, eta balizko interesdunak epatzen dituena demandatu agertu ahal daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat. Errekurtso horretan aurka egiten zaie Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 136.e) artikuluko azken tartekiari, 150.1d) eta 166.b) artikuluei, seigarren xedapen iragankorrari eta xedapen indargabetzaileko g) letrari indargabetutako xedapenaren 12. artikuluaren indarraldia mantentzeari dagokionez, bai eta horiekin bat datozen gainerako artikuluei ere.
2025eko martxoaren 27an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du errekurritutako egintzari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Justizia Administrazioaren letraduak eskatu du espediente hori Epaitegiari igortzeko eta, halaber, administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Joko Aretoen Enpresaburuen Nafarroako Elkarteak (ANESAR Nafarroa) eskaturik jarri eta 115/2025 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso horretan aurka egiten zaie Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 136.e) artikuluko azken tartekiari, 150.1d) eta 166.b) artikuluei, seigarren xedapen iragankorrari eta xedapen indargabetzaileko g) letrari indargabetutako xedapenaren 12. artikuluaren indarraldia mantentzeari dagokionez, bai eta horiekin bat datozen gainerako artikuluei ere.
2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, aipatu auzitegian, ebazpena argitaratu eta biharamunetik bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Argitaratzearen eta jakinarazpenen egiaztagiriak espediente judizialari gehituko zaizkio, dokumentazio osagarri gisa.
3. Organo judizialari jakinaraztea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 38.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez dela jarri metatzeko modukoa izan daitekeen bestelako administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Joko Aretoen Enpresaburuen Nafarroako Elkarteari (ANESAR Nafarroa), eta igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 25ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2506295