177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 73. lurzatian. Behin betiko onespena

Ukarko Udalak, 2024ko uztailaren 31n egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

"1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena kanpoko lerrokadurak aldatzea 1-73 lurzatian, zabaldu dadin herrigunerako sarbidea.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta igorriko zaio behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez, aipatutako onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3. Ahalmena ematea alkate udalburuari, egin ditzan erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak".

Argitaratzen da erabakia, erantsita duela onetsitako agiria, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikulua, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra jar daitekeela, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legea).

Ukarren, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2412021