2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-59 unitaterako. Behin betiko onespena
Bakaikuko Udalak, 2024ko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-59 unitaterako. Sustatzailearekin, Construcciones Bakaikoa SLrekin, egin du hitzarmena.
Udalak 2024ko maiatzaren 15eko osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eta hasierako onespena argitaratu zen 2024ko maiatzaren 30ean.
Bakaikun, 2024ko uztailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2411923