177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE ARAKIL

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostua. Hirugarren izendapen proposamen osagarria

Alkatetzaren abuztuaren 8ko 124/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Guillermo Aierra Larraiotz jaunaren aldeko bigarren izendapen osagarria egitea, Uharte Arakilgo Udaleko funtzionario izateko zerbitzu anitzetako udal langilearen lanpostuan, merezimendu-lehiaketan hirugarren postuan geratu den hautagaia baita, lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Horretarako ezarritako epearen barruan, 2024ko abuztuaren 12an, 2024-E-RC-1225 sarrera-erregistro zenbakiarekin, Guillermo Aierra Larraiotz jaunak idazki bat aurkeztu zuen Uharte Arakilgo Udalak bertako funtzionario izendatzeari uko egiteko.

Deialdiaren 10.4 atalaren arabera, 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, hutsik geratu den lanpostuaren baldintzak betetzen baititu, eta adierazitako moduan jardungo da.

Aurrekoa kontuan hartuta, Alkatetzaren abuztuaren 12ko 125/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Aritz Razquin Echeveste jaunaren aldeko bigarren izendapen osagarria egitea, Uharte Arakilgo Udaleko funtzionario izateko zerbitzu anitzetako udal langilearen lanpostuan, merezimendu-lehiaketan laugarren postuan geratu den hautagaia baita, lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Deialdiaren 10.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, proposatutako izangaiak, izendapen osagarriaren proposamen osagarria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean, oinarri horretan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

Uharte Arakilen, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2412066