2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FALTZES
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Faltzesko Udaleko alkateak, 2024ko abuztuaren 9ko ebazpen baten bidez, 2024rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkion eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea). Hona hemen:
Lan publikoaren eskaintza, zeina onetsi baita bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua) eta harekin bat datorren langileria arloko gainerako araudian.
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA |
1-07 | Erdi mailako teknikaria | Funtzionarioa | B | Oposizio-lehiaketa murriztua |
Faltzesen, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2412028