177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat. Izendapen proposamena

2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, argitaratu zen Valtierrako Udalean arkitekto teknikoaren lanpostu bat (B mailakoa) betetzeko deialdia. Bada, bertan aurreikusitako hautaprobak egin direnez, bidezko da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, hain zuzen ere, honako izangai honen alde:

Artzeina Campo Barriosuso.

Interesdunek hamabost egun naturaleko epea dute, argitalpen honetatik aurrera, Valtierrako udaletxean aurkezteko deialdiaren 9.2 oinarrian ageri den dokumentazioa.

Valtierran, 2024ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2412099