177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, egin daitezen sarrera-prozedurak, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Izendapenak

591. Ebazpena, Castejongo Udaleko alkate udalburuak emana, 2024ko abuztuaren 20koa, zeinaren bidez funtzionario eta lan-kontratudun finko izendatzen baitira, Udalaren zerbitzukoak, honako postu hauetarako: gizarte-hezitzailea, osasun laguntzaile teknikoa / erizaintzako unibertsitate diplomaduna (zuzendaritza), Musikako irakaslea, enplegu sozial babestuko monitorea-koordinatzailea, pala-gidaria, zerbitzu anitzak (lurperatzailea), gerokultorearen bi plaza eta gizarte-hezitzailearen (etxeko laguntza zerbitzua) bost plaza.

Alkatetzaren azaroaren 29ko 696/2022 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, otsailaren 12an), honako deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, egin daitezen sarrera-prozedurak, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean, Castejongo Udalean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Alkatetzaren apirilaren 3ko 198/2024 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 2024ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean), honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, bete daitezen, sarrera-prozeduraren bidez, eta merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, 13 plaza huts, egonkortu behar direnak bigarren eta hirugarren taldeen barnean (2. taldea, plazak: 68, 86, 30, 65, 66, 67, 37; eta 3. taldea, plazak: 40, 32, 63, 82, 104, 50), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).

Hautaketa-prozedura instruituta, eta merezimendu-lehiaketa bukaturik, 2024ko uztailaren 15ean, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak argitaratu zituen, Castejongo Udalaren web-orrian, izangaiek aurkeztutako merezimenduen behin betiko balorazio-akta, eta, hala, ireki zen lanpostua hautatzeko epea, plaza batean baino gehiagotan puntuazio handiena lortu dutenentzat.

Behin bukaturik plaza hutsen hautaketa, 2024ko uztailaren 17an, kalifikazio-epaimahaiak Castejongo Udalaren web-orrian argitaratu zuen Alkatetzari egin zaion izendapen proposamena, deialdiaren 7.1 puntuarekin bat, puntuazio handiena lortu duten izangaien alde, eta, hala, ireki zen agiriak aurkezteko epea, jarraikiz deialdiaren 7.2 puntuari.

Beraz, izangaiek oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da ebazpena ematea, lanpostuez jabetzeko proposatutako hautagaiak izendatzeko.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Castejongo Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea honako hauek:

SILVIA ENRIQUE MODREGO

MARÍA PILAR APERTE MINGUEZ

Bigarrena.–Castejongo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea honako hauek:

IDOIA SOLA IRISARRI

MIREN IDOYA GURUCELAIN IZCO

DAYANI MARÍA GALBÁN TAMAYO

OLGA RUIZ JIMÉNEZ

MARÍA MERCEDES JIMÉNEZ VELILLA

ASUNCIÓN GARCÍA RUIZ

MARÍA ASUNCIÓN CHUECA OLIVER

CRISTÓBAL ANTONIO ORTUNO RUIZ

JAVIER RODRÍGUEZ MORENO

DARÍO CASTAÑEDA ROMERO

NADIA ECHCHAFI EL OMARI

Hirugarrena.–Adjudikatzea:

–Gizarte-hezitzailearen 30. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %25; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %3,57; mailaren osagarria: %12; Silvia Enrique Modregori.

–Osasun laguntzaile teknikoa / erizaintzako unibertsitate diplomadunaren (zuzendaritza) 32. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: B. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %50; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %3,57; lanaldia luzatzearen osagarria: %10; eta arrisku bereziaren osagarria: %7; Idoia Sola Irisarriri.

–Enplegu sozial babestuko monitorea-koordinatzailearen 37. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: C. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %25; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %3,36; mailaren osagarria: %12; Miren Idoya Gurucelain Izcori.

–Gerokultorearen 40. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; eta txandakako lanaren osagarria: %6; María Pilar Aperte Mínguezi.

–Gerokultorearen 50. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; eta txandakako lanaren osagarria: %6; Dayani María Galbán Tamayori.

–Familia-langilearen (etxeko laguntza-zerbitzua) 63. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa eta lanaldi partziala, %56,63koa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; Nadia Echchafi El Omariri.

–Familia-langilearen (etxeko laguntza-zerbitzua) 65. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa eta lanaldi partziala, %56,63koa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; Olga Ruiz Jiménezi.

–Familia-langilearen (etxeko laguntza-zerbitzua) 66. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa eta lanaldi partziala, %56,63koa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; María Mercedes Jiménez Velillari.

–Familia-langilearen (etxeko laguntza-zerbitzua) 67. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa eta lanaldi partziala, %56,63koa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; Asunción García Ruizi.

–Familia-langilearen (etxeko laguntza-zerbitzua) 68. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa eta lanaldi partziala, %56,63koa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; María Asunción Chueca Oliverri.

–Pala-gidariaren 82. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; arduraldi esklusiboaren osagarria: %55; eta arrisku bereziaren osagarria: %5; Cristóbal Antonio Ortuño Ruizi.

–Zerbitzu anitzak / lurperatzailearen 86. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Osagarriak: lanpostuaren osagarria: %20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99; mailaren osagarria: %12; eta arrisku bereziaren osagarria: %5; Javier Rodríguez Morenori.

–Musika irakaslearen 104. lanpostu hutsa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa eta lanaldi partziala. Maila: B. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %30,20; 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %3,57; Darío Castañeda Romerori.

Laugarrena.–Izendatutakoek 2024ko irailaren 24an jabetu beharko dute lanpostuaz, Castejongo Udaleko osoko bilkuren aretoan, 10:00etan, salbu eta aldi baterako ezintasun egoeran badaude; kasu horretan, alta medikoa jaso eta hurrengo hiru eguneko epean jabetuko dira lanpostuaz. Hori dena, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Betiere, deialdiaren oinarrien 8.3 puntuari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei eta Castejongo Udaleko Lan Langileria eta Kontu-hartzailetza Alorrari, bai eta Lan Aholkularitzari ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Castejongo Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, eta adieraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daitekeela, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Castejonen, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2412229