2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin Saxofoi irakaslearen lanpostu bat gehienez, Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzukoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolaren Patronatuko Batzordeak, 2024ko ekainaren 24ko erabaki baten bidez, pertsona bat izendatu zuen lan-kontratudun finko, aritu dadin Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako Saxofoi irakaslearen lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzak 2024ko azaroaren 28an emandako 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez bete zedin Saxofoi irakaslearen lanpostu bat gehienez, Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzura. Hori dena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 16an.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin Saxofoi irakaslearen lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko–).
ERABAKITZEN DA:
Lehendabizikoa.–Lan-kontratudun finko izendatzea ondotik azaltzen dena, Barañaingo Luis Morondo Udalaren Musika Eskolan, deialdiari jarraikiz (deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin Saxofoi irakaslearen lanpostu bat, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako).
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Alberto González Urroz | 11.11 | Saxofoi irakaslea | Luis Morondo Udal Musika Eskola | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Alberto González Urrozi adieraztea izendapen honen bidez bihurtuko dela plantillako nominadun lan-kontratudun finko, Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolan, eta alta emanen zaiola Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, eta araubide horren babesean geldituko dela.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 16an jabetu beharko du lanpostuaz.
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko, deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2412207