2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-hezitzaile lanpostu bat, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta izangaien zerrenda bat osatzeko, sortzen diren ordezkapen, baja edo beharrei erantzuteko. Izendapena
Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren abenduaren 29ko 20/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen gizarte-hezitzaile lanpostu bat, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Deialdi hori 2024ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean. Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egin proposamenarekin bat, Mankomunitateko buruak, abuztuaren 13ko 24/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki du Maitane Arruabarrena Ochandorena izendatzea gizarte-hezitzaile lanpostu hori bete dezan, bera baita deialdian eginiko eta ezarritako probetan guztira puntuazio handiena erdietsi duen izangaia, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenaren arabera. Hori guztia, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du 2024ko urriaren 1ean.
Aplikatzekoa den araudia: ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2412234