2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Herri-lurzatien desafektazioan atzera egitearen onarpena
Valtierrako Udalak, 2024ko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, onetsi zuen sustatzaileak desafektazio eskaeran atzera egitearen onarpena. Eskaera horretan, 2668,55 metro karraturen desafektazioa eskatu zuen, 4. poligonoko zenbait herri-lurzatitan, horien erabilera lagatzeko Iberenova Promociones SAUri, "FV Peralta TAren eta Castejón Promotores TAren arteko 400 kV-eko linea elektrikoa" exekuzio proiektuaren barnean. Orobat, Udalak onetsi zuen baliorik gabe uztea 2024ko ekainaren 24ko hasierako onespena, 2024ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, uztailaren 18an.
Valtierran, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2412113