177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Birpartzelazio proiektua Udal Hirigintza Planaren APD-R2 unitatean. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 8an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burlatako Udal Hirigintza Planaren APD-R2 unitatea birpartzelatzeko proiektua, Burlatako APD-R2 unitatearen borondatezko birpartzelazio batzordeak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 152. eta 74. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Burlatan, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2412037