2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Aldaketa, UE-59 unitatea birzatitzeko proiektuan. Behin betiko onespena
Bakaikuko Udalak, 2024ko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea UE-59 unitatea birzatitzeko proiektuan. Construcciones Bakaikoa SLk sustatu du.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean.
Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, haren 152. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Bakaikun, 2024ko uztailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2411922