177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

6D/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena "Asociación de Transportistas Discrecionales de Mercancias y Viajeros Autopatrón, Pequeña y Mediana Empresa de Navarra (TRADISNA)" izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000280; lehengo gordailu zenbakia: 31/127).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Miguel Casteleiro Ibiricu jaunak egin zuen, 31/2024/000064 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da elkarteak, 2024ko martxoaren 23an egindako batzar orokor arruntean, elkartearen estatutuak aldatzea erabaki zuela.

Ziurtagiria David Zubillaga Villabona idazkari nagusiak sinatu du, Miguel Casteleiro Ibiricu presidenteak ontzat emanda.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan ere, aldaketaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2024ko uztailaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2412185