1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
84/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Cristina Figuerido Garmendia andrea izendatzen baita Iruñeko "Sanduzelai" Haur Eskolako zuzendari.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, 27. artikuluan, ezartzen du haur-eskoletako zuzendari lanpostuak izendapen librearen bidez beteko direla, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik. Orobat ezartzen du Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko dituela zuzendari lanpostu horiek.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du Cristina Figuerido Garmendia andrea izendatzeko Iruñeko "Sanduzelai" Haur Eskolako zuzendari.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Cristina Figuerido Garmendia andrea izendatzea Iruñeko "Sanduzelai" Haur Eskolako zuzendari, 2024ko abuztuaren 16tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Haur Eskolen Zerbitzuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta interesdunari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 14an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2412137