177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

55E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Untzitibarko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Zorokiaingo lurzoru batzuen sailkapena aldatzeari buruzkoa (Untzitibarko 6. poligonoko 67. eta 68. lurzatiak eta 73. lurzatiaren puska bat), Javier Muñoz Claramunt jaunak sustaturik.

Untzitibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Untzitibarko (Zorokiainen) 6. poligonoko 67. eta 68. katastro-lurzatien sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatugabe izatera igarotzeko, bai eta poligono bereko 73. lurzatiaren puska batena ere, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatu izatera igarotzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 958E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2023ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Untzitibarko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Untzitibarko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Zorokiaingo lurzoru batzuen sailkapena aldatzeari buruzkoa (Untzitibarko 6. poligonoko 67. eta 68. lurzatiak eta 73. lurzatiaren puska bat), Javier Muñoz Claramunt jaunak sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Untzitibarko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 2an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2412109