177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

297/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza-egonaldiak egiteko, 2025-2026 ikasturtean, Erasmus+ programaren esparruaren barruan. DDBN identifikazioa: 775517.

Hezkuntza Departamentuak bi proiektu aurkeztu ditu SEPIEren deialdi nazionalean, Lanbide Heziketari lotutako ikasle, irakasle eta langileentzako prestakuntza-egonaldiak egitea errazteko.

Proiektuak bi Erasmus+ partzuergoren egituraren barruan aurkeztu dira, Hezkuntza Departamentuak gidatuak; haien partaide dira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe publikoak (ikasleak, irakasleak eta langileak bidaltzen dituzten erakunde gisa eta proiektuen kudeaketa prozesu osoaren bitartekari gisa).

2025-2026 ikasturterako eskatzen ahal diren tokiak honako hauek dira:

LHko erdi mailako zikloetarako / LH Berezirako eta Oinarrizko LHrako:

–20 egonaldi, 8 hilabetekoak, ikasle tituludunentzat (A modalitatea).

–120 egonaldi, gehienez 2 astekoak, ikasleentzat (B modalitatea).

–Ikasleen mugikortasunetarako emandako gainerako aurrekontua, aurreko modalitate horiek gauzatu ondoren, hilabeteko egonaldietarako erabiliko da ikasle tituludunentzat, C modalitatean.

–60 egonaldi, aste 1 eta 2 aste bitartekoak, Lanbide Heziketako irakasle eta langileentzat.

Goi mailako zikloetarako:

–20 egonaldi, 8 hilabetekoak, ikasle tituludunentzat (A modalitatea).

–100 egonaldi, gehienez 2 astekoak, ikasleentzat (B modalitatea).

–Ikasleen mugikortasunetarako emandako gainerako aurrekontua, aurreko modalitate horiek gauzatu ondoren, hilabeteko egonaldietarako erabiliko da ikasle tituludunentzat, C modalitatean.

–20 egonaldi, aste 1 eta 2 aste bitartekoak, Lanbide Heziketako irakasle eta langileentzat.

SEPIEk ebaluazio prozesua eginen du proiektuak onesteko eta horietako bakoitzari dagokion laguntza kopurua esleitzeko; laguntzen kopuru zehatza prozesu horren araberakoa izanen da.

Laguntzak erabiliko dira Europako enpresetan egiten diren prestakuntza-egonaldien zati bat finantzatzeko.

SEPIEk proposamenak hautatzeko eginen duen prozesuaren emaitzak jakin ondoren, laguntza hauek eskatu dituzten Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta langileei esleituko zaizkie tokiak, horretarako eginen den lehenespen prozesuari jarraikiz, LHko ikastetxeen lankidetzarekin eta apirilaren 3ko 31/2012 Foru Aginduan ezarritako irizpideekin bat. Esleipen hori eginen da ebazpen honi erantsi zaizkion deialdiaren oinarrietako I. eta II. eranskinetako xehetasunei jarraikiz.

Aztertu da Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariaren txostena, non adierazten baita argitaratu beharra dagoela Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta langileek, Erasmus+ programaren esparruan, Europako enpresetan praktikak egiteko deialdia.

Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza-egonaldiak egiteko, 2025-2026 ikasturtean, Erasmus+ programaren esparruaren barruan.

2. 2025-2026 ikasturtean, Erasmus+ programaren esparruaren barruan, Europako enpresetan egonaldiak egiteko deialdia Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdi honen eranskinetan ezartzen diren zehaztapenekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen Kontu-hartzailetza delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Informazio eta Dokumentazio Bulegoari.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

I. ERANSKINA.–2024-2025 IKASTURTEKO DEIALDIA

LAGUNTZEN DEIALDIA, NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENDEKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASKUNTZETAKO IKASLEEK ATZERRIAN PRESTAKUNTZA EGONALDIAK EGITEKO, 2025-2026 IKASTURTEAN, ERASMUS+ PROGRAMAREN ESPARRUAN

OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da laguntza batzuk ezartzea Nafarroako Gobernuaren mendeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasleek atzerrian prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten 2025-2026 ikasturtean.

Bigarrena.–Atzerriko prestakuntza-egonaldien ezaugarri orokorrak.

Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketa egiten ari diren ikasleek Europar Batasuneko enpresetan prestakuntza jaso dezaten bultzatzeko asmoz, bi proiektu aurkeztuko ditu, Erasmus+ programaren esparruan, ikasle horiei dirulaguntzak emateko Europan prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten.

1. Proiektu bat VET Kalitate Gutunarekin akreditatutako Partzuergoan sartuta dauden ikastetxeetako LHko erdi mailako, oinarrizko mailako eta LH bereziko ikasleentzat da.

2. Beste proiektua goi mailako ikasleentzat da.

Proiektu hauek nahitaezko praktiken zati bat egiteko aukera eman dezakete, edo prestakuntza osagarria egiteko, Europako enpresetan. Europako enpresetako prestakuntza osagarria egiten da Lanbide Heziketako ikasketak eta hari dagozkion nahitaezko praktikak bukatu ondoren. Bi kasuotan, interesa duten ikasleek praktikak zer ikasturtetan egin nahi dituzten, horren aurrekoan aurkeztu beharko dute eskaera.

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) proiektuak onesten baditu, tokiak arau honetan ezarritako baremoaren arabera esleituko dira.

Egonaldiak hiru modutan artikulatzen ahalko dira:

–A modalitatea: Urtebetekoa/LHko erdi mailako, oinarrizko mailako, LH bereziko eta LHko goi mailako ikasle tituludunentzat. Ikasle tituludunentzat, LHko ikasketak amaitu eta hurrengo ikasturtean egiteko. Egonaldi hauek 8 hilabetekoak izanen dira, eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren bitartez kudeatuko dira. Modalitate honetaz baliatzeko, ikasleak adin nagusikoak izan beharko dira egonaldia hasteko unean.

–B modalitatea: Ikastunak/ LHko erdi mailako, oinarrizko mailako eta LH bereziko ikasleentzat. Goi mailako ikasleentzat ere bai, blended mobility bat egiaztatzen badute. 10etik 14 egunera bitarteko egonaldiak dira. Egonaldi hauen aurretik, Lanbide Heziketako ikastetxe baten proposamena beharko da, barne hartuko duena, bidezkoa bada, tutore laguntzaile baten parte-hartzea.

–C modalitatea: Ekainekoa / LHko erdi mailako, oinarrizko mailako, LH bereziko eta LHko goi mailako ikasle tituludunentzat: Egonaldiek hilabeteko iraupena izanen dute, eta bigarren ikasturteko ekainean eginen dira. Ikastetxe bakoitzari toki kopuru bat esleituko zaio; ikastetxeak berak aukeratuko ditu ikasleak eta egonaldia antolatuko die, enpresa, hegaldiak eta ostatuak bilatuz. Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak beteko ditu dokumentazio lanak eta lan burokratikoa. Modalitate honetaz baliatzeko, ikasleak adin nagusikoak izan beharko dira egonaldia hasteko unean.

Hirugarrena.–Eskaerak.

–A modalitatea: tituludunentzat, urtebetekoa.

A modalitateetan interesa duten ikasleek bakarrik erabiltzen ahal dute honako helbide honetan agertzen den inprimaki elektronikoa eskaera egiteko:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/solicitud-erasmus-plus

Modalitate hau 2025-2026 ikasturtean hasiko da gauzatzen, baina hautaketa-prozesua urtebete lehenago hasiko da.

Deialdian izena emateko epea 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 4ra bitartekoa da, biak barne.

Epe berean, goian aipatutako inprimaki elektronikoaz gain, beka hauen eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte beren LHko ikastetxean:

a) Parte-hartzaileek beren gain hartzen dituzten konpromisoei buruzko agiria (paperean sinatua).

b) CVa eta aurkezpen gutuna, ingelesez idatziak eta Europass eredua erabiliz (PDF formatu informatikoan). Destinoko herrialdea Frantzia bada edo hango lan hizkuntza frantsesa bada, frantsesez aurkeztuko da.

b) fitxategiaren izenaren formatua: 1.ABIZENA_2.ABIZENA, IZENA_CVetaAG

10 eguneko epea emanen da akatsak zuzentzeko, izena eman dutenen zerrendak Lanbide Heziketako ikastetxeetan argitaratzen direnetik hasita.

Agiriak errazago betetzearren eta hautagaiak aukeratu eta bekak esleitzeko prozesu osoa erraztearren, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan eskuragai egonen dira hala ereduak nola ikastetxeek eta parte-hartzaileek jakin behar duten informazio guztia.

–B modalitatea: ikastunak.

Ikastetxeek indarrean dagoen ikasturteko ekainaren 1etik urriaren 15era bitarte bidali beharko dituzte taldean eta irakasle laguntzaileekin egiten diren egonaldi labur hauetarako eskaerak, Google inprimaki baten bidez. Inprimaki hori ikastetxeetako nazioartekotze-arduradunek bidali beharko dute bulegora.

Adierazitako egunetan aurkeztutako eskaerak bakarrik izanen dira baliozkoak.

Eskaera egin ondoren, ikastetxeek agiri hauek bidali beharko dituzte lehenbailehen:

a) Ikasleen eta irakasle laguntzaileen eskaerak, egonaldia hartuko duen enpresaren/ikastetxearen datuak eta irteera-data eta itzulera-data, Nazioartekotze Bulegoak emandako Excel agiri batean.

b) Parte-hartzaileen bankuko TOEa.

–C modalitatea: tituludunentzat, ekainean.

Modalitate honek 2025-2026 ikasturtean hartuko du indarra.

C modalitaterako eskaerak bidaltzeko epea 2026ko urtarrilean hasiko da. Orduan jakinen dute ikastetxeek zenbat toki esleitu zaizkien LHko goi mailarako, erdi mailarako, Oinarrizko LHrako eta LH Berezirako (kopuru hori egun horretan indarrean dauden KA121 eta KA131 proiektuen gauzatze-ehunekoaren araberakoa izanen da). Horren arabera, ikastetxe bakoitzak parte hartuko duten ikasleak hautatzeko prozesu bati ekinen dio (A modalitaterako erabiltzen den errubrika bera erabiltzen ahalko du).

Ikastetxeek kudeatu beharko dute, halaber, hautatutako ikasleen egonaldien antolaketa. Hori, funtsean, enpresak, ostatuak eta hegaldiak bilatzean datza, ikasleak horretarako autonomoak ez badira. Horretarako, Nazioartekotze Bulegoak bere datu-basean agertzen diren ordainketa-bazkideen kontaktuak emanen dizkie ikastetxeei. Ikastetxeek bazkide horiek erabili edo berriak bilatzen ahalko dituzte.

Martxoaren 31n, ikastetxeek Excel bat bidali beharko dute Nazioartekotze Bulegora, aukeratutako ikasleen eta esleitutako enpresen datuak biltzen dituena.

Une horretatik aurrera, Bulegoak 2026ko ekainaren 1etik 30era bitarte eginen diren egonaldi horien administrazio-izapideak hasiko ditu.

Laugarrena.–Laguntzen esleipena.

Eskatzaileen artean banatuko diren tokien kopurua SEPIEren aurrekontu-kontsignazioaren eta onesten diren proiektuen araberakoa izanen da.

Beka hauen onuradunek jasoko duten laguntza ostaturako, mantenurako eta destinoko herrialdera joateko bidaiarako izanen da. Parte-hartzaile bakoitzak jasoko duen diru-zenbatekoa Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) deialdi bakoitzerako argitaratzen dituen tauletan ezarriko da. Taula horiek Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko ditu Hezkuntza Departamentuak, eskuragai eduki bezain laster.

2024ko Erasmus+ deialdirako argitaratutako taulak erreferentzia gisa erabiltzen ahal dira deialdi honetarako bideratuko liratekeen gutxi gorabeherako kopuruak kalkulatzeko.

–A modalitatea: tituludunentzat, urtebetekoa.

Ikastetxe bakoitzari esleituko zaizkion tokiak bakoitzak aurkezten duen eskaera kopuruaren arabera banatuko dira, modu proportzionalean. Hasierako esleipen hori, alabaina, aldatzen ahalko da, ikastetxeek eginen duten hautapen prozesuaren lehenengo fasean sortzen diren zerrenden arabera.

Lanbide Heziketako ikastetxeek 0tik 100 puntura bitarteko baremo baten arabera emanen diete puntuazioa ikasleei, hurrengo atalean zehazten diren irizpideei jarraikiz. Lehenengo hautapen fasea gainditzeko, eskatzaileek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte.

Barematzeko irizpideak:

Ikastetxe bakoitzak honako irizpide eta gehieneko puntuazio hauei jarraituko die eskatzaileak ebaluatzeko eta haien hasierako hautapen proposamena egiteko:

1. Ikasketa-espedientea: gehienez 40 puntu.

2. Jarreraren balorazioa: gehienez 20 puntu.

3. Atzerriko hizkuntzetako prestakuntza egiaztatua: gehienez 20 puntu.

4. Lan-esperientziaren eta gizarte-trebetasunen balorazioa: gehienez 10 puntu.

5. Nazioartekotze arduradunaren balorazioa: 10 puntu.

Aurreko guztiaren batura (100 puntu gehienez) azken puntuazioaren %80 izanen da (80 puntu gehienez). Gelditzen den %20 hori (20 puntu gehienez) gordeko da Hezkuntza Departamentuak CVa eta AGa baloratzeko.

Atal hauek baloratzeko, irizpide bakoitzaren errubrikaren orientabideei jarraituko zaie (ikus VII. eranskina). Errubrika hori deialdian argitaratuko da.

Gero, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak hautapenaren lehenengo fasea gainditzen duten parte-hartzaile guztiak elkartuko ditu, programaren nondik norakoak hobeki ulertzeko informazio bilera bat egiteko.

Orobat, Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako ikastetxeei eskatuko die egiazta dezatela ea curriculum vitaean adierazitako hizkuntza maila egokia den beste herrialde batera bidaiatzeko eta behar diren bermeekin moldatu ahal izateko prestakuntza praktikak eginen dituzten enpresetan.

Azkenik, behin-behineko zerrenda bat prestatuko da, ikastetxez ikastetxe antolatua, bekak ordenan esleitzeko.

Onuradun izan daitezkeenen zerrenda argitara emanen da Partzuergoko kide diren Nafarroako LHko ikastetxe publikoetan. Hautatutako ikasleei posta elektroniko bidez ere jakinaraziko zaie.

Parte-hartzaileren batek egonaldiak prestatzean programatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, hala nola aldez aurreko informazio bilerei dagozkienak, Hezkuntza Departamentuak beka kentzen ahalko dio.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak ezin du bermatu Europako bazkideek enpresa bat aurkituko diotenik onuradun bakoitzari. Hortaz, Europako bitartekariekin batera proiektuaren kalitatea bermatzeko dauden aukera guztiak agorturik, zilegi izanen da eskatzaileari jakinaraztea beka baliogabetu zaiola enpresa hartzailerik ez dagoelako.

Parte-hartzaile bakoitzaren destinoak berretsita, taldeak sortuko dira destinoen arabera, eta hautatutakoei horren berri emanen zaie. Hautaketa hori behin betiko bihurtuko da parte-hartzaileek destinoko herrialdera bidaiatzeko garraioa ordaintzen dutenean.

–B modalitatea: ikastunak.

Ikastetxe bakoitzeko tokien banaketa Google inprimakiaren bidez ekainetik urrira bitarte aurkeztutako eskaeren arabera eginen da. Eskaria osorik betetzea da helburua, lehentasuna emanda modalitate honi, C modalitatearen aurretik.

–C modalitatea: tituludunentzat, ekainean.

A eta B modalitateetako eskaerekin gauzatutako aurrekontuaren ehunekoa ezagutu ondoren, bulegoak C modalitate honetarako baliagarri egon daitezkeen beken kalkulua eginen du urtarrilean.

Kalkulu horren ondoriozko bekak proportzionalki banatuko dira, deialdi honetan parte hartu nahi duen ikastetxe bakoitzean izena emandako ikasle kopuruaren arabera.

Bosgarrena.–Egonaldien garapena, antolaketa eta jarraipena.

Europar Batasuneko herrialdeetan egiten diren A modalitateko egonaldiek 8 hilabeteko iraupena dute guztira. Egonaldi horiek 2025eko urritik 2026ko maiatzera bitarte eginen dira.

Prestakuntza-egonaldia parte-hartzailearen espezialitatearen sektorearekin zerikusia duen enpresa batean eginen da, baina horren truke ez da ezer ordainduko.

Bekak esleitu eta gero, parte-hartzaileek beren kasa antolatzen ahal dituzte egonaldiak, Hezkuntza Departamentuak eskura jartzen dituen bazkide-bitartekariak edo Lanbide Heziketako ikastetxeak erabili gabe.

Bide hori aukeratzen duten parte-hartzaileek enpresaren gaineko informazioa eta harekin harremanetan jartzeko datuak jakinarazi beharko dituzte, parte-hartzaileak berak programatzen duen egonaldia fidagarria dela bermatzeko.

Beren egonaldia kudeatzen duten parte-hartzaileentzat, Hezkuntza Departamentuak istripu asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua kontratatuko ditu, eta aldian aldiko jarraipena eginen du egonaldian zehar.

Parte-hartzaileak erabakitzen badu egonaldia bere kontura ez antolatzea, Hezkuntza Departamentuak laguntza eta aholkularitza emanen dio egonaldi hori antolatzeko zereginetan. Horretarako, kudeaketa hauek eginen ditu:

–Destinoko hiriak esleitzea, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan aritzen diren Europako bazkideekin egiten diren akordioen arabera, eta ikasleak hartzeko prest egon daitezkeen enpresen arabera.

–Istripu asegurua eta erantzukizun zibilekoa kontratatzea.

–Egonaldien jarraipen eta tutoretza lana egitea inprimaki elektronikoen bidez, deusetan galarazi gabe onuradunek beraiek zenbait kudeaketa egin behar izatea erreferentziako ikastetxearekin, edo jarraipenerako eta ebaluaziorako beste agiri batzuk bete behar izatea, egonaldi horien kudeaketa lanetan laguntzen duten Europako bazkideek eskatuta.

Horretaz gain, Hezkuntza Departamentuak esku har dezake, ahal duen heinean, kudeaketa hauek egiteko:

–Ostatua eta enpresa bilatzea, Europako bazkide horiekin lankidetzan.

–Bidaia antolatzea.

Europar Batasuneko herrialdeetan eginen diren B modalitateko egonaldiek 10 eta 14 egun bitarteko iraupena dute, eta LHko erdi maila eta goi mailarako, LH berezirako eta oinarrizko mailarako dira; LHko ikastetxeen proposamenen arabera antolatuko dira. Proposamen horiek ikastetxeetako nazioartekotze arduradunen bitartez bideratu beharko dira adierazitako epeetan. Nazioartekotze arduradunek egonaldia antolatzeko behar den denboraz dokumentazio guztia garaiz bidaltzeko konpromisoa hartzen dute. Ikastetxeek ezin izanen dute hegaldirik, egonaldirik, ostaturik edo mugikortasuneko bestelako jarduerarik kontratatu, aurrez Nazioartekotze Bulegoko arduradunen oniritzia eta onarpena izan gabe.

Bestalde, C modalitateak 30 eguneko iraupena du guztira, ekainaren 1etik 30era, gutxi gorabehera. Modalitate honek 2025-2026 ikasturtean hartuko du indarra.

Prestakuntza-egonaldia parte-hartzailearen espezialitatearen sektorearekin zerikusia duen enpresa batean eginen da, baina horren truke ez da ezer ordainduko.

Ikastetxeek bekak esleitu eta gero, parte-hartzaileek beren kasa antolatzen ahal dituzte egonaldiak, Hezkuntza Departamentuak eskura jartzen dituen bazkide-bitartekariak edo Lanbide Heziketako ikastetxeak erabili gabe.

Bide hori aukeratzen duten parte-hartzaileek enpresaren gaineko informazioa eta harekin harremanetan jartzeko datuak jakinarazi beharko dituzte, parte-hartzaileak berak programatzen duen egonaldia fidagarria dela bermatzeko.

Beren egonaldia kudeatzen duten parte-hartzaileentzat, Hezkuntza Departamentuak istripu asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua kontratatuko ditu, eta aldian aldiko jarraipena eginen du egonaldian zehar.

Parte-hartzaileak erabakitzen badu egonaldia bere kontura ez antolatzea, ikastetxeak laguntza eta aholkularitza emanen dio egonaldi hori antolatzeko zereginetan. Horretarako, kudeaketa hauek eginen ditu:

–Ikastetxea aukeratutako destinoko bazkideekin harremanetan jarriko da (Hezkuntza Departamentuak emandako kontaktuak) eta ikasleei bidaia-, enpresa- eta ostatu-aukerak proposatuko dizkie.

–Ikastetxeak 2026ko martxoaren 31 baino lehen bidaliko du informazio hori bulegora.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak honako kudeaketa hauek eginen ditu:

–Dokumentazioa kudeatzea eta ematea.

–Nahitaezko asegurua kontratatzea.

–Datuak kudeatzea Erasmus plataformetan (Benefiary Module eta departamentuaren datu-basea).

Seigarrena.–Jarraipena eta ebaluazioa.

Proiektuko A modalitatean parte hartzen dutenek inprimaki elektroniko hauek beteko dituzte:

1. Enpresari buruzko datu guztiak zuzendu edo berresteko agiri bat.

2. Hileko txosten bat, Hezkuntza Departamentuak helaraziko duen inprimaki elektronikoaren bidez beteko dena.

3. Egonaldiari buruzko balorazio soil bat Hezkuntza Departamentuarentzat, Hezkuntza Departamentuak helaraziko duen inprimaki elektronikoaren bidez beteko dena.

4. Egonaldiari buruzko azken txostena Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzurako (SEPIE). Txosten hori Europako Batzordeak diseinatu duen Beneficiary Module izeneko aplikazioaren bitartez eginen da. Europako Batzordeak ezarritako nahitaezko betebeharra da. Betebehar hori ez konplitzeak beka itzultzea ekar lezake.

Egonalditik itzultzen direnean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta:

–Learning Agreement edo Prestakuntza Akordioa.

–Azken ebaluazioa.

Gainera, Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan, EUROPASS ziurtagiria eskatuko da Europass Agentziak prestatutako aplikazio informatikoaren bidez. Ziurtagiri horren kudeaketan proiektuko eragile guztiak sartuko dira: Hezkuntza Departamentua, Lanbide Heziketako ikastetxea, Europar Batasuneko enpresa eta ikaslea.

B eta C modalitateetan, honako hauek aurkezteko betebeharra mantentzen da:

–Learning Agreement edo Prestakuntza Akordioa.

–Azken ebaluazioa.

–Egonaldiari buruzko azken txostena Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzurako (SEPIE). Txosten hori Europako Batzordeak diseinatu duen Beneficiary Module izeneko aplikazioaren bitartez eginen da. Europako Batzordeak ezarritako nahitaezko betebeharra da. Betebehar hori ez konplitzeak beka itzultzea ekar lezake.

Modalitate horietako ikasleek ere EUROPASS ziurtagiria lortuko dute itzultzen direnean.

Zazpigarrena.–Parte-hartzaileak bete beharrekoak.

1. Prestakuntza-egonaldia justifikatzeko behar den dokumentazioa betetzea.

2. Prestakuntza jardueretara nahitaez joatea destinoko antolatzaileek ezartzen dituzten epeetan.

3. Ostatu-mota onartzea, dela familietan, dela egoitzetan, dela apartamentua eta/edo logela beste ikasle batzuekin partekatuz (ez da aplikagarria ikasleak berak kudeatutako mugikortasunetan).

4. Kortesiazko ohiko arauak betetzea familiekin, errentariekin eta auzoekin, eta ondasun higiezinak errespetatzea. Bizikidetasun arauak ez betetzeak programatik kanporatzea ekar dezake.

5. Nahitaez joatea enpresara laneko orduetan. Absentzia guztietan, parte-hartzaileak frogagiri medikoa edo bestelakoa aurkeztu beharko du harrerako enpresan. Justifikatu gabeko faltak enpresaren txostenean jasoko dira.

Zortzigarrena.–Laguntzen ordainketa.

Onuradun bakoitzak bere banku kontuan jasoko ditu Europar Batasunak editatzen dituen mugikortasun tauletan esleitzen diren laguntzak. Taula horiek Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) argitaratuko ditu proiektu mota bakoitzarentzat.

Onuradunek jasotzen duten finantzaketa bidaia-zerbitzuak, ostatua eta mantenu gastuak ordaintzeko erabiliko dute, jakinki zerbitzu horien kostua, kasu askotan, laguntza publikoak baino handiagoa izan daitekeela.

Laguntzak kobratuko dira Hezkuntza Departamentuan dagoen Ogasuneko Kontu-hartzailetzak gaitzen ahal dituenean, Hezkuntza Departamentuak SEPIErekin sinatu beharreko hitzarmenak jaso ondoren.

Hori horrela, gomendatzen da norberaren finantzabideak edukitzea egonaldi osorako, litekeena baita egonaldiaren bukaeran ordaintzea laguntza, lehen azaldutako arrazoiengatik.

Goi mailako ikasleek 550,00 euroko laguntza osagarria jasotzen ahalko dute, Nafarroako Rural Kutxak emanen duena, Hezkuntza Departamentuarekin honelako mugikortasun programak bultzatzeko sinatu duen lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Horretarako, parte-hartzaile horiek banku kontu bat izan beharko dute entitate horretan.

Bederatzigarrena.–Ez-betetzeak eta laguntza deuseztatzea.

Norberak erabakita Hezkuntza Departamentuaren berariazko baimenik izan gabe egonaldia uzten duten parte-hartzaileek eta, orobat, harrerako enpresek edo bazkideek, arrazoi justifikatuak izanik, kaleratzen dituzten parte-hartzaileek laguntzari uko egin arte sortutako gastuak ordaindu beharko dituzte, izan ere, kontratua bete ezean, ez da SEPIEren inolako finantzaketarik izanen (parte-hartzaileen betebeharren agirian hala azaltzen da).

Orobat, parte-hartzaileak egonaldia hasi aurreko hiru hilabetean uzten badu programa, hura prestatzeko gastuak ordaindu beharko ditu, edo ordura arte sortutako bidaia gastuak.

Gainera, parte-hartzaileak ez baditu betetzen bekan aurreikusitako egonaldiaren egun guztiak, Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio destinoko herrialdean lan egin gabeko egun horiei dagokien kopuru proportzionala.

II. ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEKO DEIALDIA

LAGUNTZEN DEIALDIA, NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENPEKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASKUNTZETAKO IRAKASLEEK ETA LANGILEEK ATZERRIAN PRESTAKUNTZA EGONALDIAK EGITEKO 2025-2026 IKASTURTEAN

OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da laguntza batzuk ezartzea ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako irakasleek eta langileek atzerrian prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten 2025-2026 ikasturtean.

Bigarrena.–Atzerriko prestakuntza-egonaldien ezaugarri orokorrak.

Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako irakasleen eguneratze teknologikoa eta hizkuntzen arloko hobekuntza bultzatzeko asmoz, bi proiektu aurkeztuko ditu, Erasmus+ programaren esparruan, irakasle horiei dirulaguntzak emateko prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten Europako herrialdeetako prestakuntza zentro edo enpresetan.

Proiektu bat LHko erdi mailan, Oinarrizko LHn eta LH Berezian irakasgaiak ematen dituzten irakasleentzat izanen da, eta bestea goi mailako irakasgaiak ematen dituztenentzat.

Eskatzaileak hezkuntza etapa bat baino gehiagotan irakasten badu, bi proiektuetatik edozeinetan sartzen ahalko da.

Hezkuntza-maila guztietarako, bi mugikortasun mota daude:

–Banakako egonaldia.

  • Atzerrian prestakuntza bat modu partikularrean egin nahi duten irakasleentzat.
  • Mugikortasun horrek aste 1etik 2 astera arte irauten du.
  • Interesa duten irakasleek Europako harrerako bazkide bat bilatu beharko dute (enpresa bat edo prestakuntza zentro bat) beren espezialitatearekin lotutako prestakuntza-egonaldia egiteko. Harrerako bazkideak Europako Erregistro Kodea (PIC / OID) jakinarazi beharko du, baldin badu.

–Talde-egonaldia.

  • Lanbide Heziketako Zerbitzuak prestakuntza-egonaldiak baimentzen ahalko ditu zerbitzuak berak koordinatzen dituen proiektu estrategikoak garatzen ari diren teknikari eta irakasle taldeentzat.
  • Egonaldi honek gehienez astebeteko iraupena du.
  • Egonaldi hauen proposamenak ikastetxeetan sortuko dira, eta haiek zehaztuko dituzte beren beharrak, eta talde-egonaldiak eskatzen ahalko dituzte, bai ikastetxearenak, bai beste ikastetxe batzuekin lankidetzan, klaustroan eta/edo ikasgelan zuzeneko eragina izanen duen jarduera programatu bat gauzatzeko. Onuradunen taldeak kudeatuko ditu bere bidaia eta ostatua, eta Lanbide Heziketako Zerbitzuari mugikortasun-agenda eman beharko dio, hark kudea ditzan mugikortasunari lotutako dokumentazioa eta izapide burokratikoak.

Hirugarrena.–Eskaerak.

–Banakako egonaldietarako.

Interesdunek egonaldia egin aurreko ikasturtean eskatuko dute parte hartzea.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 4ra artekoa izanen da, biak barne. IV. eranskina (jardueraren azalpen zehatza eta denboran zehar banatuta) aurkezteko epea 2025eko martxoaren 31ra arte luzatuko da.

Baldintzak:

  • Jardunean izatea, bai eskatzeko unean, bai egonaldia bitartean, Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketako edozein ikastetxe publikotan edo arte eskolatan.
  • Eskatzailearen espezialitatearekin, irakas-jarduerarekin edo Hezkuntza Departamentuaren proiektu estrategiko batekin zuzenean loturik dagoen lan programaren kalitatea.
  • Egonaldia eskolaldian eginez gero, ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia beharko da, ikasleak kanpoan dauden bitartean arreta emateko neurrien berri eman ondoren. Baimen hori nahitaezkoa izanen da bekaren onuradun guztientzat, eta beka baliatzen den ikasturtean sinatuko da.
  • Azken lau ikasturteetan Erasmus bekarik jaso ez izana.

Eskaera egin eta hurrengo urtean emanen da beka, eta ezinbesteko baldintza izanen da irakasleek partzuergoko ikastetxe bati lotutako Lanbide Heziketako eskolak ematen jarraitzea bekak irauten duen urtean.

Proiektuan parte hartzeko epearen barnean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskaeraren inprimakia (irakasleen mugikortasunerako eskaera: https://forms.gle/YvSuX3G9LpqMxYEUA).

2. Europass curriculum vitaea, Europass aplikazioaren bidez tramitatu beharko dena:

http://europass.cedefop.europa.eu/es/home

3. CVan aitortutako hizkuntza mailaren frogagiriak.

4. Egin gogo den jardueraren azalpen zehatza eta denboran zehar banatuta (IV. eranskina), harrerako erakundearekiko harremanetarako datuak barne. Bazkide-bitartekari baten kontaktua ez da onartuko jarduera proposamen gisa, baina bai hark aurkitu duen enpresa. Era berean, enpresa antolatzaile bat ez da onartuko ikastaro proposamen gisa, baina bai hark antolatzen duen ikastaro zehatza.

5. Konpromisoaren eta beka onartzearen agiri sinatua (VI. eranskina).

Agiri horiek ikastetxean aurkeztuko dira horretarako ezarritako epean nazioartekotze arduradunaren bidez, eta Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegora igorriko dira Google Drive plataformaren bidez, irakasleentzako bekei buruzko ataletik abiatuta.

–Talde-egonaldietarako.

Departamentuak inprimaki bat irekiko du (irakasleen talde-mugikortasuneko proiektuetarako eskaera) 2024ko irailaren 1etik urriaren 31ra arte (nazioartekotze arduradunek soilik izanen dute sarbidea), eta bertan ikastetxeek talde-mugikortasunak eskatzen ahalko dituzte. Inprimaki horietan, taldeak egin nahi duen jardueraren/proiektuaren proposamena zehaztu beharko da, hautagaiak, datak, bisitatuko duen enpresa/ikastetxea eta mugikortasun horrek ikastetxean/ikasgeletan izanen duen eragina. Proposamenak a posteriori bidaltzen jarraitzen ahalko da, baina departamentuak baloratuko du proposamena onargarria den eta finantzatzeko aukerarik dagoen.

Baldintzak:

  • Jardunean izatea, bai eskatzeko unean, bai egonaldia bitartean, Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketako edozein ikastetxe publikotan edo arte eskolatan.
  • Egonaldi hauetan parte hartuko duten irakasleek loturaren bat izan beharko dute taldeak egonaldian eginen dituen jarduerekin; bereziki garrantzitsua da mugikortasunaren gaiarekin zuzeneko lotura duten lantaldeetan edo berrikuntza-proiektuetan parte hartzea.
  • Europako eremuan egiten den jarduera bat denez, parte-hartzaileek Lanbide Heziketako ikastetxearen zuzendaritzaren oniritzia izan behar dute. Jarduera ikastetxearen behar edo ekimen batetik sortu behar da.
  • Taldeko kideetako batek gutxienez B2 ingeles-maila egiaztatu behar du (edo frantsesa, destinoa Frantzia bada).

Hautatua izanez gero aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskaera-inprimakia (irakasleen mugikortasunerako eskaera: https://forms.gle/YvSuX3G9LpqMxYEUA).

2. Europass curriculum vitaea ingelesez (edo frantsesez, Frantziara joanez gero), Europass aplikazioaren bidez tramitatu beharrekoa:

http://europass.cedefop.europa.eu/es/home

3. CVan adierazitako hizkuntza mailaren frogagiriak.

4. Konpromisoen eta beka onartzeko agiria (V. eranskina).

5. Ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia jarduera egiteko.

Laugarrena.–Laguntzen esleipena.

Proiektuen ebaluazio prozesu nazionala bukaturik, SEPIEk Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio proiektuak onetsi diren edo ez, eta zenbat toki esleitu zaizkion. Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) proiektuak onesten baditu, onartutako tokiak arau honetan ezarritako baremoaren arabera esleituko dira.

Proiektuak onetsi ondoren, prozesu bat eginen da aurreko atalean azaldutako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileak hautatzeko. Parte-hartzaileen hautaketak honako errubrika hau izanen du oinarri:

–Banakako egonaldiak:

Aldez aurretik mugigarritasunik egin EZ badu

10 puntu

Irakasle funtzionarioa bada

10 puntu

Irakaskuntza urteak

1-3 urte

2 puntu

4-6 urte

4 puntu

7-10 urte

6 puntu

11-15 urte

8 puntu

< 15 urte

10 puntu

Enpresa-proposamena badu (IV. eranskina)

10 puntu

Europass CVa baldin badu

10 puntu

Atzerriko hizkuntzak (ziurtagiriak):

(20 puntu gehienez)

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren C1 maila

10 puntu

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B2 maila

9 puntu

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B1 maila

8 puntu

2. HIZKUNTZA (C1)

7 puntu

2. HIZKUNTZA (B2)

6 puntu

2. HIZKUNTZA (B1)

5 puntu

3. HIZKUNTZA (C1 mailatik B1 mailara)

3 puntu

–Talde-egonaldiak:

Talde-mugikortasuneko kideak gutxienez 2 eta gehienez 6 izanen dira.

Errubrika:

Taldekideen inplikazio-maila proiektu / programa hauetako batean edo gehiagotan: bikaintasun-zentroak, Kimua, Inizia, Ateca Ikasgelak, Berrikuntza, Nazioartekotzea

20/100

Sailen arteko proiektua

10/100

Bi ikastetxek edo gehiagok parte hartzen duten proiektua

20/100

Justifikazioa

10/100

Mugikortasunaren emaitzen ezarpena eta eragina ikasgelan

40/100

Proposamenak baloratuko dituen eta hautagaiak hautatuko dituen batzordea honako hauek osatuko dute:

  • Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.
  • Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Ataleko burua.
  • Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko bi kide.

Batzorde horrek erabakiko du proposamenen ordena, eta lehentasunak ezarriko ditu lortutako puntuazioaren eta Hezkuntza Departamentuaren beharrizan eta neurri estrategikoen arabera. Hautatua izateko, gutxienez 20 puntu beharko dira "Mugikortasunaren emaitzen ezarpena eta eragina ikasgelan" atalean.

Onuradunak hautatu ondoren, Hezkuntza Departamentua harremanetan jarriko da ikastetxeekin eta izena eman dutenekin, hautatutako mugikortasunen zerrendaren berri emateko.

Bidaia egin aurretik emanen da laguntza hauen finantzaketa. Irakasleen erantzukizuna da epeak betetzeko behar den dokumentazioa aurkeztea.

Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak parte-hartzaile bakoitzak hartu beharreko dirulaguntza kalkulatuko du, egonaldiaren benetako iraupena kontuan hartuta, Erasmus+ programaren finantza arloko eskuliburuaren jarraibideen arabera. Parte-hartzaile bakoitzak jaso dezakeen gehieneko finantzabidea zehazten duten dirulaguntza taulak Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko dira, SEPIEk ofizialki argitaratu ondoren.

Behar diren zenbatekoak onuradunaren kontuan ordainduko dira, ordainketa-ebazpen arrunt baten bidez. Lehen aipatutako kopuruekin bidaiak, ostatuak eta mantenuak sortutako kostu guztiak edo batzuk ordainduko dira. Diru gehiago gastatuz gero, parte-hartzailearen kontura izanen da. Aurrekontuan dagoena baino diru gutxiago gastatzen bada, ez da eskatuko itzultzea.

Bosgarrena.–Egonaldien garapena, antolaketa eta jarraipena.

Egonaldia hasi baino 15 egun lehenago beranduenik, hautatutako parte-hartzaileek hura egiteko behar den dokumentazioa jaso beharko dute Hezkuntza Departamentuan, hots: Dirulaguntzaren hitzarmena, prestakuntza-akordioa, azken ebaluazioa, aseguru-poliza eta jarraipen-materialak.

Parte-hartzaileek beka onartzeko agiri bat sinatuko dute; hartan, bekaren ezaugarriak, dauzkaten finantzabideak eta egonaldiaren kudeaketan eta dokumentazioaren prestaketan laguntzeko konpromisoa jasoko dira. Hezkuntza-helburuetarako, datuen tratamendurako eta irudia erabiltzeko agiri bat ere sinatuko dute.

–Banakako egonaldiak:

Parte-hartzaileak, eskaera egiteko unean, hiru egonaldi-modalitateen artean aukeratu beharko du: prestakuntzakoa (Europako herrialde batean ikastaro batera joatea, hizkuntzetakoa ez bada), irakaskuntzakoa (Europako LHko ikastetxe bateko egonaldia) edo job shadowing-a (Europako enpresa bateko egonaldia).

Egonaldi horien gehieneko iraupena astebetekoa izanen da prestakuntza-ikastaroaren modalitatea aukeratuz gero, eta astebetetik bi astera bitartekoa job shadowing eta irakaskuntzaren kasuan.

Parte-hartzaileak garraioa eta ostatua erreserbatu baino lehen kontsultatu behar dio Nazioartekotzeko Bulegoari noiz den egonaldia, eta, oniritzia jaso ondoan, bere kasa kudeatu behar ditu erabili nahi dituen garraiobidea eta ostatua.

Banakako egonaldi batean parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen agiriak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.
  • Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.
  • Elkarlanean aritzea erreferentziazko ikastetxeko nazioartekotze arduradunarekin EUROPASS MOBILITYko 5a atala idazteko.
  • Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.

–Talde-egonaldiak:

Egonaldi hauek astebete iraunen dute gehienez.

Taldeko egonaldia onartu ondoren, onuradunen taldeak kudeatuko du mugikortasuna (garraioa, ostatua, egonaldi-programa). Hezkuntza Departamentua arduratuko da agiriak kudeatzeaz eta egonaldirako behar diren prozedura burokratikoez.

Talde-egonaldi batean parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen agiriak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.
  • Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.
  • Erasmus+ beka baten baldintza ekonomikoak onartzea.
  • Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.
  • Lehentasuna emanen zaie taldearen interesei, taldea osatzen duten gizabanakoen interesen gainetik.
  • Egonaldiak dirauen bitartean irakasleek parte hartuko dute ez bakarrik ofizialki programaturiko jardueretan, baizik eta taldeko elkarbizitzak dakartzan bestelako ekintzetan ere. Izan ere, egonaldiaren helburua da sinergiak eta loturak sortzea parte-hartzaileen artean, etorkizunean baliatzeko.

Seigarrena.–Egonaldien ebaluazioa.

Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak sistema bat ezarriko du irakasleen prestakuntza-egonaldien jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

Prestakuntza-egonalditik itzuli ondoren, irakasleek honako dokumentazio hau aurkeztuko dute Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoan:

–Dirulaguntzaren hitzarmena, prestakuntza-akordioa eta azken ebaluazioa, esku hartzen duten alderdi guztiek sinatuak eta zigilatuak.

–Europako Batzordearen ebaluazio-inkesta elektronikoki betetzea.

–Lankidetzan aritzea erreferentziako ikastetxeko nazioartekotze arduradunarekin tutoreak EUROPASS MOBILITY agiria baliozkotzeko.

–Egonaldiaren memoria, helburuak, egindako jarduerak eta balorazioa biltzen dituena.

–Egonaldiaren zabalkundea egitea Lanbide Heziketako ikastetxeetan, ikastetxeko web-orriaren eta/edo sare sozialen bidez.

–Ikasgelan edo/eta ikastetxean ikasitakoaren aplikazio praktikoa eta aplikazio hori azaltzen duen agiria.

Irakasleek ziurtagiri elektroniko bat (EUROPASS MOBILITY) jasoko dute egonaldiaren bukaeran, egiaztatzen duena Erasmus+ proiektu batean parte hartu dutela. Horretaz gain, Europako programetan parte hartu duela dioen egiaztagiri bat jasoko du, prestakuntzako edo berrikuntzako ordu kopuru jakin bat egiaztatuko duena, mugikortasun edo partaidetza motaren arabera (otsailaren 2ko 7/2023 Ebazpena). Erreferentziako ikastetxeko nazioartekotze arduradunaren bidez eska daiteke egiaztagiri hori ikasturtea bukatu ondoren, ekainean.

Zazpigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

Laguntzen onuradun gertatzen diren irakasleek, oinarri hauetan ezarritakoa betetzeaz gain, modu aktiboan lagundu beharko dute kudeaketan, dokumentazioaren prestaketan eta mota honetako Erasmus+ proiektuetarako baldintzak betetzeko behar diren gainerako ekintza guztietan.

Zortzigarrena.–Ez-betetzeak eta laguntza deuseztatzea.

Hezkuntza Departamentuak laguntza errebokatzen ahalko du, baita hura osorik edo zati bat itzultzeko eskatu ere, onuradunek arau honetan ezarritako betebeharrak eta antolaketa-arauak betetzen ez dituztenean.

III. ERANSKINA.–EPEAK, DOKUMENTAZIOA ETA OHAR INTERESGARRIAK A MODALITATEKO IKASLEENTZAKO BEKA DEIALDIRAKO (2024-2025 IKASTURTEA, ERASMUS+)

Eskaerak aurkezteko eta kudeatzeko epeak:

–Deialdiaren eguna: 2024ko azaroaren 4a.

–Eskaera elektronikoak aurkezteko epearen bukaera: 2024ko abenduaren 4a.

–Akatsak zuzentzeko epea: 2024ko abenduaren 16tik 2025eko urtarrilaren 10era.

–Ikastetxeak eskatzaileen gaineko dokumentazioa Hezkuntza Departamentura igortzeko epea (konpromisoak, curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna): 2025eko urtarrilaren 20a. (LHko ikastetxeei oroitarazten zaie hautagaien CVak aztertu behar dituztela).

–Ikastetxeek eskatzaileak lehenesteko epea: 2024ko abenduaren 16tik 2025eko urtarrilaren 24ra arte.

–Hezkuntza Departamentuak hautapen prozesua eta ikastetxeetan bilerak egiteko epea: 2025eko otsailaren 1etik aurrera.

Beken gaineko informaziorako, kudeaketarako eta tramitaziorako dokumentazioa:

–Eskabidea: online inprimaki baten bidez aurkeztuko da helbide honetan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/solicitud-erasmus-plus

–Curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna, Europass aplikazioaren bidez tramitatu beharko direnak. Eskatzaile bakoitzak bere Lanbide Heziketako ikastetxean aurkeztu beharko du sortzen den fitxategia (PDFa). (Fitxategiaren izenaren formatua: 1. ABIZENA_2. ABIZENA, IZENA_CVetaAG).

https://europa.eu/europass/es/create-europass-cv

–Zerbitzuen katalogoan eskura dauden agiriak, hots, www.nafarroa.eus helbidean:

a) Informazio-bideoa.

b) Maiz egiten diren galderak (FAQ).

c) Ikasleen mugikortasunari buruzko ebazpenaren oinarriak (I. eranskina).

d) Epeak, dokumentazioa eta ohar interesgarriak. (III. eranskina).

e) Deialdiko merezimenduak kalifikatzeko irizpideen errubrika (VII. eranskina).

f) Parte-hartzaileek beren gain hartu behar dituzten konpromisoei buruzko agiria.

g) LHko ikasleentzako Erasmus+ bekak kudeatzeko sistema.

h) Dirulaguntzaren taulak.

i) Lankidetza-hitzarmena Nafarroako Rural Kutxarekin.

–Gainera, LHko ikastetxeak honako informazio hau jasoko du posta elektronikoaren bidez.

j) Eskatzaileen lehentasuna jasota uzteko txantiloiak (erdi mailakoa eta goi mailakoa).

Ohar interesgarriak ikastetxeentzat:

–Onuradunen curriculum vitaeak, aurkezpen gutunak eta konpromisoen gaineko agiria ikastetxeak berak kudeatu behar ditu. Ikastetxe bakoitzak fase bakoitzerako goian ezarritako egunetan bidali beharko du informazio hori Hezkuntza Departamentura. Dokumentazioa Google Drive aplikazioaren bidez entregatuko da, honela:

  • Parte-hartzailearen konpromisoa PDF formatuan igoko da Drivera, eskaneatu ondoren, eskatzaileak eta haren guraso edo legezko tutoreek sinatua, eskatzailea haien mende baldin badago ekonomikoki edo adingabea bada sinatzeko unean.
  • EUROPASS curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna PDF formatuan igoko dira Drivera, ikasleak Europass online aplikazioan eskuratuko duen bezala.

Garrantzitsua:

Fitxategi honi izena emateko formatua: 1.ABIZENA_2.ABIZENA, IZENA_CVetaAG

–LHko ikastetxeak eskatzaileen curriculum vitae guztien kopia gordeko du, eskaerak lehenesteko txantiloia betetzeko.

Ohar interesgarria: Ingelesezko curriculum vitaea dela eta, kontuan harturik agiri hori pertsona bat Europako enpresa baten aurrean aurkezteko gutuna dela, ikastetxeei gomendatzen diegu behar bezalako laguntza eman diezaietela laguntzen eskatzaileei, atal guztiak zuzen eta zehatz bete ditzaten.

Tramite hori Europass aplikazioaren bidez egiten denez, ikasle eskatzaileen curriculum vitaeak eta aurkezpen gutunak PDF formatuan egonen dira. Hortaz, Hezkuntza Departamentuak EZIN IZANEN DITU ZUZENDU aurkezten diren curriculumak eta aurkezpen gutunak. Gainera, eskaerak barematzeko orduan, kontuan hartuko du nola aurkeztu diren agiri horiek.

Bideo-CV bat aurkeztea ere balioetsiko da. PDF formatuan agertuko da CVan, esteka baten bidez.

–Azkenik, eskatzaileak lehenesteko zerrenda bakarra adieraziko da txantiloi bakoitzean, hau da, ikasleak ziklotan, kurtsotan edo espezialitatetan bereizi gabe. LHko mailaren arabera baizik ez dira lehenetsiko: erdi maila edo goi maila. Informazio hori n) atalean aipatutako txantiloietan betetzeko orduan, zenbaki osoak erabiliko dira.

Ohar interesgarriak eskatzaile guztientzat:

–Oso garrantzitsua da CV EUROPASS agiria eta aurkezpen gutuna idaztean ingeles zuzen eta zehatza erabiltzea. Horrela, Europako bazkideekiko komunikazioa ona dela bermatuko da, eta bitarteko horiek enpresa egokiak bilatzen ahalko dituzte, eskatzaileen lanbide profilen araberakoak.

–Gogoan izan Europass aplikazioak datuak eguneratzeko aukera ematen duela, EU LOGINen bidez sartuz gero. Hortaz, bete gabe uzten diren atalak edo behin-behinean bete direnak eguneratzen ahalko dira baldin eta lehenengo ahaleginean parte-hartzaileek ez badituzte datu guztiak eman.

–Ingelesezko CV EUROPASS agiria formatu informatikoan aurkeztuko da. Agiri horri txarteletan erabili ohi den neurriko argazki bat erantsi beharko zaio. Ikasleek kalitatezko bideo-curriculum bat aurkeztea balioetsiko da.

–Nahitaezkoa da posta elektronikoko kontu bat izatea.

–Programaren konpromisoei eta ezaugarriei buruzko txostena sinatu beharra dago. Aitak, amak edo legezko tutoreak sinatu beharko du agiri horren oniritzia, baldin eta eskatzailea ekonomikoki haien mende badago edo sinatzeko unean adingabea bada.

–Programan parte hartzeko, ezinbestekoa da praktikak egiten diren aldian adinez nagusia izatea (B modalitatean izan ezik, modalitate horretan ikasleak irakasle batekin joaten ahal direlako).

–Parte hartzeko lehentasuna izanen dute aurretik Erasmus+ programan parte hartu ez dutenek.

IV. ERANSKINA.–EGONALDIRAKO AURREIKUSITAKO JARDUERAREN FITXA

Irakaslea

Espezialitatea

Ikastetxea:

Data aurreikusiak

HELBURUAK

EGONALDI MOTA(Markatu nahi duzun aukera)

– o Irakaskuntza (egonaldia ikastetxe batean)

– o Job shadowinga (egonaldia enpresa batean)

– o Prestakuntza (prestakuntza ikastaro bat egitea, hizkuntzetakoa izan ezik)

JARDUERAK

IRAKASLEENTZAKO APLIKAZIOA

Erakunde edo enpresa hartzailea

Entitatearen izena

Harremanetarako pertsona

Helbidea

Hiria

Herrialdea

Telefonoa/Faxa

E-maila

Webgunea

V. ERANSKINA.–ERASMUS+ TALDEKO BEKA ONARTZEKO KONPROMISOAK

Agiri hau izenpetzen duen irakasleak onartzen du ERASMUS+ beka bat jasotzea, prestakuntza praktikak egiteko Europako enpresa batean 2025-2026 ikasturtean.

Prestakuntza ekintza honetan parte hartzeak berekin dakar LHko irakasleentzako ERASMUS+ beken kudeaketa deskribatzen duen agirian agertzen diren konpromisoak hartzea (agiri honi atxiki zaio II. eranskin gisa). Oro har, hauek dira:

–Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen agiriak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.

–Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.

–Erasmus+ beka baten baldintza ekonomikoak onartzea.

–Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.

–Parte-hartzaileak, taldeko gainerako kideekin batera, bere bidaia eta ostatua kudeatzeko ardura izanen du, baita mugikortasun-programa antolatzekoa ere.

–Lehentasuna emanen zaie taldearen interesei, taldea osatzen duten gizabanakoen interesen gainetik.

Egun kopuruaren araberakoa eta mugikortasunerako hautatutako destinoaren araberakoa izanen da onuradunak jasoko duen laguntza ekonomikoa. Europar Batasunak zehazten ditu zenbatekoak, ikusgai daudenak LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko finantzaketa tauletan. Behar diren zenbatekoak onuradunaren kontuan ordainduko dira, ordainketa-ebazpen arrunt baten bidez. Lehen aipatutako kopuruekin bidaiak, ostatuak eta mantenuak sortutako kostu guztiak edo batzuk ordainduko dira. Diru gehiago gastatuz gero, parte-hartzailearen kontura izanen da. Onartutakoa baino diru gutxiago gastatzen bada, ez da eskatuko itzultzea.

Behean sinatzen duenak adierazten du ezagutzen duela LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko II. eranskina eta bertan ageri diren baldintzak onartzen dituela.

Jarraibide hauek ez betetzeak proiektutik kanporatua izatea dakar, eta Hezkuntza Departamentuari ordaindu behar izatea prestakuntza-egonaldirako egin diren gastuak.

Iruñean, _____(e)ko _____________aren _____ (e)(a)n

PARTE-HARTZAILEA

Sinatua: ********

VI. ERANSKINA.–ERASMUS+ BANAKAKO BEKA ONARTZEAREN KONPROMISOAK

Agiri hau izenpetzen duen irakasleak onartzen du ERASMUS+ beka bat jasotzea, prestakuntza praktikak egiteko Europako enpresa batean 2025-2026 ikasturtean.

Prestakuntza ekintza honetan parte hartzeak berekin dakar LHko irakasleentzako ERASMUS+ beken kudeaketa deskribatzen duen agirian agertzen diren konpromisoak hartzea (agiri honi atxiki zaio II. eranskin gisa). Oro har, hauek dira:

–Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen agiriak tramitatzea egonaldia formalizatzeko.

–Erasmus+ beka baten baldintza ekonomikoak onartzea.

–Datak, destinoa eta enpresari buruzko informazioa Hezkuntza Departamentuari jakinaraztea, inolako erreserbarik egin aurretik.

–Mugikortasuna norberak kudeatzea: onuradunak bere egonaldia kudeatuko du, hau da, enpresa/prestakuntza-zentroa, bidaia eta ostatua bilatuko ditu.

–Prestakuntza praktikak ezarritako baldintzetan egitea.

–Proiektuaren azken memoria egiteko behar den dokumentazio guztia ematea.

Egun kopuruaren araberakoa eta mugikortasunerako hautatutako destinoaren araberakoa izanen da onuradunak jasoko duen laguntza ekonomikoa. Europar Batasunak zehazten ditu zenbatekoak, ikusgai daudenak LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko finantzaketa tauletan. Behar diren zenbatekoak onuradunaren kontuan ordainduko dira, ordainketa-ebazpen arrunt baten bidez. Lehen aipatutako kopuruekin bidaiak, ostatuak eta mantenuak sortutako kostu guztiak edo batzuk ordainduko dira. Diru gehiago gastatuz gero, parte-hartzailearen kontura izanen da. Aurrekontuan dagoena baino diru gutxiago gastatzen bada, ez da eskatuko itzultzea.

Behean sinatzen duenak adierazten du ezagutzen duela LHko irakasleentzako mugikortasunerako indarra duen deialdiko II. eranskina eta bertan ageri diren baldintzak onartzen dituela.

Jarraibide hauek ez betetzeak proiektutik kanporatua izatea dakar, eta Hezkuntza Departamentuari ordaindu behar izatea prestakuntza-egonaldirako egin diren gastuak.

Iruñean, _____(e)ko _____________aren _____ (e)(a)n

PARTE-HARTZAILEA

Sinatua: ********

VII. ERANSKINA.–IKASLEAK BAREMATZEKO IRIZPIDEAK

Ikastetxe bakoitzak honako irizpide eta gehieneko puntuazio hauei jarraituko die eskatzaileak ebaluatzeko eta haien hasierako hautapen proposamena egiteko:

6. Ikasketa-espedientea: gehienez 40 puntu.

7. Jarreraren balorazioa: gehienez 20 puntu.

8. Atzerriko hizkuntzetako prestakuntza egiaztatua: gehienez 20 puntu.

9. Lan-esperientziaren eta gizarte-trebetasunen balorazioa: gehienez 10 puntu.

10. Nazioartekotze arduradunaren balorazioa: 10 puntu.

Aurreko guztiaren batura (100 puntu gehienez) azken puntuazioaren %80 izanen da (80 puntu gehienez). Gelditzen den %20 hori (20 puntu gehienez) gordeko da Hezkuntza Departamentuak CVa eta aurkezpen gutuna baloratzeko.

Espediente akademikoaren errubrika.

–Lehen mailan dauden ikasleentzat:

Irizpidea: lehen ebaluazioko batez besteko nota.

–Bigarren mailan dauden ikasleentzat:

Irizpidea: lehen mailako batez besteko nota.

BATEZ BESTEKO NOTA

ESLEITUTAKO PUNTUAZIOA

9-10

40 PUNTU

8-8,99

30 PUNTU

7-7,99

25 PUNTU

6-6,99

20 PUNTU

5-5,99

15 PUNTU

4-4,99

10 PUNTU

0-3,99

0 PUNTU

GUZTIRA

40 PUNTU

Jarrera ebaluatzeko errubrika.

.................................................................................................................................................................

Klaseko jarrera ebaluatzeko errubrika.

IRIZPIDEA

BETI

IA BETI

BATZUETAN

IA INOIZ EZ

INOIZ EZ

4

3

2

1

0

KLASERA JOATEA ETA PUNTUALTASUNA

Programatutako eskolen %90era baino gehiagotara joaten da, puntualtasunez.

Saioen %80tik %89ra joan da, egonkortasunez eta puntualtasunez

Saioen %71tik %79ra ez da joan edo berandu iritsi da, baina eman du bere zailtasunen berri

Saioen %61etik %70era ez da joan edo berandu iritsi da, baina eman du bere zailtasunen berri

Saioen %70era edo gehiagora ez da joan edo berandu iritsi da, eta ez du justifikaziorik aurkeztu

LANAK ENTREGATZEA ETA AURKEZTEA

Lanen %90 baino gehiago esandako egunean eta irakasleak eman dituen jarraibideei jarraituz aurkezten ditu

Lanen %80ren eta %89ren artean esandako egunean eta irakasleak eman dituen jarraibideei jarraituz aurkezten ditu

Lanen %71ren eta %79ren artean esandako egunean eta irakasleak eman dituen jarraibideei jarraituz aurkezten ditu

Lanen %61en eta %70en artean esandako egunean aurkezten ditu, baina ez ditu kontuan hartzen irakasleak eman dituen jarraibide guztiak

Ez du lanik aurkezten eta ez du bere zailtasunen berri ematen

ESKOLAN PARTE-HARTZEAREN MAIZTASUNA ETA KALITATEA

Maiz parte hartzen du eta bere ekarpenek (galderak edo iruzkinak) eskolaren gaia aberasten dute

Batzuetan parte hartzen du eta bere ekarpenek (galderak edo iruzkinak) eskolaren gaia aberasten dute

Maiz parte hartzen du, baina bere ekarpenak ez dira beti garrantzizkoak

Gutxitan parte hartzen du, edo irakasleak eskatzen dionean

Ez du parte hartzen eta ez du erakusten interesik hizpide diren gaiei buruz.

IKASGELAN GIRO ONA LORTZEKO LANKIDETZA ETA EKAR­PENA

Beti saiatzen da laguntzen eta bere jarrerarekin ikasgelako giro onaren alde egiten du

Maiz saiatzen da laguntzen eta bere jarrerarekin ikasgelako giro onaren alde egiten du

Batzuetan laguntzen du, baina ez du oztopatzen ikas­gelako giro ona

Ikasgelan jarrera pasiboa edo ezaxola erakusten du

Bere jarrerarekin oztopatzen du ikasgelan giro ona izatea

HIZKERA EGOKIA ERABILTZEA (hizkera zakarra eta itsusia ez erabiltzea)

Irakaslearekin eta ikaskideekin hitz egiteko hizkera egokia erabiltzen du beti

Irakaslearekin eta ikaskideekin hitz egiteko hizkera egokia erabiltzen du maiz

Inoiz hizkera desegokia erabili du, baina kargu hartzen zaionean zuzentzen du

Gutxitan erabiltzen du hitz egiteko hizkera egokia irakaslearekin eta ikaskideekin

Irakaslearekin eta ikaskideekin hitz egiteko hizkera beti da desegokia

Atzerriko Hizkuntzen errubrika.

TITULU OFIZIALA

PUNTUAZIOA

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren C1 maila

10

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B2 maila

9

Egonaldian erabili beharreko hizkuntzaren B1 maila

8

2. hizkuntza (C1)

7

2. hizkuntza (B2)

6

2. hizkuntza (B1)

5

3. hizkuntza (C1 mailatik B1 mailara)

3

GEHIENEZ ERE 20 PUNTU

20

Lan espedientearen eta gizarte trebetasunen errubrika.

JARDUERA

PUNTUAZIOA

6 hilabetetik gorako lan esperientzia

5

6 hilabetera arteko lan esperientzia

3

Boluntariotza

2

Kirol instituzioetakoa eta elkarte kulturaletakoa izatea

2

Beste batzuk

1

GEHIENEZ ERE 10 PUNTU

10

Nazioartekotze arduradunaren balorazioaren errubrika.

10 puntu gehienez.

Baloratu beharreko alderdiak:

–Dokumentazioa prestatzeko erakusten duen autonomia maila:

  • Handia = 4 puntu.
  • Ertaina (laguntza pixka bat behar du baina gehiena bere kabuz egiten du) = 2 puntu.
  • Txikia (etengabe lagundu behar zaio) = 0 puntu.

–Dokumentazioa aurkezteko erakusten duen azkartasuna:

  • Berehala aurkezten du = 4 puntu.
  • "Bere atzetik ibili behar da" = 0 puntu.

–Aurkeztutako agiriak:

  • Zuzendu behar izaten dira = 0 puntu.
  • Ez dira zuzendu behar = 2 puntu.

Hezkuntza Departamentuak CVa eta aurkezpen gutuna baloratzeko errubrika.

20 puntu gehienez.

0 PUNTU

5 PUNTU

10 PUNTU

15 PUNTU

20 PUNTU

Aurkeztu gabea

Oinarrizko elementu bat edo gehiago falta dira (ar­gazkia, datu pertsonalak, helbide elektronikoa, hizkuntzak, prestakuntza, aurkezpen gutuna)

Osorik dago, baina garatu gabe

Osorik eta garaturik dago

PDF formatukoa osorik eta garaturik dago, eta gainera, kalitatezko bideo CV bat dauka (ahozko adierazpen zuzena hautatutako destinoko hizkuntzan, minutu 1eko iraupena gutxienez, sormena)

Iragarkiaren kodea: F2410983