1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
40E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko laugarren edizioaren deialdia onesten duena, eta horren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 761363.
Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak adierazten duenez, "gazteriaren arloan eskuduna den departamentuak aitortzen ahalko du, publikoki, pertsonek, taldeek, erakundeek edo instituzioek, publikoek zein pribatuek, egindako lanaren eredugarritasuna, baldin eta lan horrek gazteen parte-hartzea, autonomia eta bizi kalitatea bultzatzen baditu. Gazteriaren arloko sari eta golardoak emanen dira horretarako". Halaber, gazteen ikerketak sustatzeko eta sostengu aktiboa emateko hainbat helburu ezartzen ditu.
Gazteriaren eta herritar talde horren inguruko errealitateen gaineko azterketak eta ikerketak sustatzeko asmoz, 2024an planteatu da unibertsitate ikasketen amaierako lanik onenentzako sarien laugarren edizioa, Gradu Amaierako Lana (GAL) eta Master Amaierako Lana (MAL) kategorietan, haien edukietan jasotzen badira gazteriaren inguruko gaiak, Humanitateen eta Gizarte Zientzien Eremuan.
Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko laugarren edizioaren deialdia onestea, Gradu Amaierako Lana (GAL) eta Master Amaierako Lana (MAL) kategorietan.
2. Sarien oinarri arautzaileak eta eskabide-orria onestea, ebazpen honen I. eta II. eranskinean azaltzen direnak.
3. Sarietarako, guztira 4.000 euroko gastua baimentzea, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Gazte txartelaren sariak, lehiaketak eta txapelketak" izeneko 340002 34100 4809 232106 partidaren kargura.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Agiri horiek guztiak https://www.juventudnavarra.es/eu web-orrian ere egonen dira eskuragarri.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
6. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Ekonomia eta Aurrekontuen Kudeaketaren Atalari, eta Idazkaritza Tekniko Orokorrari, guztiak ere Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentukoak, eta orobat, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 14an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Maria Burgaleta Encina.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, GAZTERIAREN ARLOKO UNIBERTSITATEKO IKASKETEN AMAIERAKO LANIK ONENEN SARIAK EMATEKO NAFARROAN
1. Xedea.
Oinarri hauen xedea da araubide juridikoa eta arauak ezartzea, Nafarroan gazteriaren arloako unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko laugarren edizioaren deialdirako.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.
2. Hartzaileak.
Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute 30 urte edo gutxiago dituzten gazte guztiek, baldin eta Nafarroan bizi badira, Europako Gazte Txartelaren titularrak badira eta unibertsitate ikasketen amaierako lana egin badute: Gradu Amaierako Lana (GAL) edo Master Amaierako Lana (MAL) gazteriaren arloan, Nafarroan aplikatzekoa humanitateen eta gizarte zientzien ezagutza eremuan.
3. Baldintzak.
Betebehar hauek konplitu behar dituzte aurkezten diren lanek:
–Nafarroan erroldatutako ikasleek eginak izan behar dira, kontuan hartu gabe zer unibertsitatetan egin diren ikasketak.
–GAL edo MAL bati eskatutako baldintza guztiak bete behar dituzte, eta fakultatean edo zentroan dagokien ebaluazioa gainditua izan.
–8,00 puntukoa edo handiagoa izan behar da lanaren ebaluazioan lortutako puntuazioa.
–Unibertsitateko ikasketen amaierako lana 2023-2024 ikasturtean aurkeztu eta defendatutakoa izan behar da.
–Lan bera aurkeztu ez izana Nafarroako Gazteriaren Institutuaren GAL eta MAL sarien deialdiaren aurreko edizioetan.
–Lanak Nafarroako Foru Komunitateko berezko hizkuntzetako batean idatzita egonen dira, eta baztertu eginen dira beste sariketa batzuetan saria jaso dutenak.
–Lanak banakakoak izanen dira (ez taldean egin edo sinatuak), baita jatorrizkoak ere (beste GAL edo MAL batzuen kopia diren lanak automatikoki baztertuko dira).
4. Gaia.
Behar den fidagarritasun akademikoarekin, lanen gai nagusiak berariaz herritar gazteen taldean (14-30 urte) zentratuak behar dute izan, eta ezagutza aipagarriak ekarri beharko dituzte Nafarroako gazteriari buruz, humanitateen eta gizarte zientzien ezagutza eremuan, hainbat diziplinatan, besteak beste, soziologian, hezkuntzan, psikologian, ekonomian, zuzenbidean, gizarte lanean, komunikazioan...
Ikerketa aberatsa izan dadin, deialdi ireki bat planteatzen da; hau da, gaiak askotarikoak izan daitezke, eta lotura izan behar dute 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotako esparruetako batekin https://gih-2030agenda.navarra.es/pages/sarrera.
5. Eskaera: lekua, epea eta dokumentazioa.
Interesdunek hemen aurkez dezakete inskripzio eskaera, II. eranskineko eskaera inprimakiaren arabera: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren erregistroko edozein bulegotan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:
–NANaren edo IFZren kopia.
–Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria.
–Unibertsitateko ikasketen amaierako lana egina izatea frogatzen duen titulazioa, oinarri hauen 2. puntuan zehazten den bezala.
–Lortutako kalifikazioa 8,00 edo handiagoa dela frogatzen duen agiria.
–Unibertsitateari aurkeztutako unibertsitate-ikasketen amaierako lanaren kopia.
–Bideo bat, 2 eta 3 minutu artekoa, non izangaiak azalduko dituen gradu edo master amaierako lanaren gaia eta justifikazioa, lana egiteko prozesua eta lanaren ondorioak.
–Ordainketa transferentzia bidez jasotzeko eskaera, banku-entitateak behar bezala betea eta zigilatua.
Ez dute programan parte hartzen ahalko dokumentazioa osorik aurkeztu ez duten pertsonek, oinarrietan adierazi bezala. Aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko, hamar egun balioduneko epea emanen da, zuzentzeko errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoaren arabera.
6. Epaimahaia eta balorazio irizpideak.
Epaimahai batek erabakiko du saria nori eman. Honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Josu Laguardia Hontañón jauna, Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko burua.
–Ordezkoa: Lucía Andía García de Olalla, Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Ataleko burua.
–Buruordea: Mikel Subiza Jiménez, soziologoa.
–Ordezkoa: Manolo Goñi Gamarra, gazteriaren arloko goi mailako teknikaria.
–Epaimahaikidea: Rosa Horcada Baztán, erdi mailako tituluduna.
–Ordezkoa: Enrique Hugalde Elizalde, Gazte Entitateen Bulegoko burua.
–Idazkaria: Arantza Lalinde Zabala, administraria. Hitza izanen du, baina botorik ez.
–Ordezkoa: Elena Latorre Requetibate, administraria.
Epaimahaikideak ez badaude edo eri badaude, identifikatutako ordezkoak arituko dira haien ordez.
Epaimahaiak jasotzen ahal du Nafarroan kokatutako unibertsitateen aholkularitza eta laguntza (NUP, NU eta UHUN).
Epaimahaiak deliberazioen akta jasoko du, gehiengoz hartuko ditu erabakiak eta proiektuak hautatuko ditu. Halaber, sariak nori eman proposatu eta justifikatu beharko du, honako irizpide hauen arabera:
1. Kalitate teknikoa eta zorroztasun kontzeptuala eta metodologikoa:
a) Arrazoibidea eta esparrua zehaztea (errealitatearen analisia, jarduketa esparrua, kontsultatutako iturriak): 15 puntu gehienez.
b) Planteamenduaren koherentzia: 10 puntu gehienez.
c) Erabilitako metodologia (praktikaren garapena eta erabilitako baliabideak): 15 puntu gehienez.
d) Azalpen argiak: 5 puntu gehienez.
e) Proiektua egiteko azaldutako motibazioa: 5 puntu gehienez.
Lehen atal honetan, guztira: 50 puntu gehienez.
2. Aztergaiaren garrantzia: ikasketaren xedeak gazteen bizitzan izan dezakeen eragina, emaitzei eta onurei dagokienez: 15 puntu gehienez.
3. Proiektuaren helburuak eta 2030 Agendako garapen jasangarriko edozein helbururekin (GJH) duen lotura zehaztea (arrazoituz): 5 puntu gehienez.
4. Proiektuaren bideragarritasuna: 10 puntu gehienez.
5. Bideoko azalpena argia eta originala izatea: 10 puntu gehienez.
6. Ondorioak eta gomendioak: zehatzak, egokiak eta berritzaileak, aztertutako kasuaren testuingururako: 10 puntu gehienez.
Aurkeztutako lan bakoitzak gehienez 100 puntu lortzen ahal ditu, eta onartua izateko gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu. Lehiaketarako onartzen diren lanen artean, epaimahaiak puntuaziorik altuena lortzen duten lanak aukeratuko ditu: bi onenak (GALaren lehenengo saria eta MALaren lehenengo saria), eta bi bigarrenak (GALaren akzesita eta MALaren akzesita); eta saria eman gabe uzteko eskubidea izanen du, aurkezten diren lanen kalitatea eta gaiak ez bazaizkie lotzen lehiaketa hau deitzeko oinarri izan diren irizpideei.
Saria emateko epaimahaiaren proposamena loteslea da eta saria emateko justifikazioa haren akta izanen da.
7. Sariak.
Lan kategoria bakoitzean (GAL eta MAL) egindako lanik onena eta akzesit bat aitortuko dituzte sariek, banaketa eta zenbateko hauekin:
–GAL lehen saria: 1.500 euro.
–GAL akzesita: 500 euro.
–MAL lehen saria: 1.500 euro.
–MAL akzesita: 500 euro.
8. Ebazpena.
Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez emanen dira sariak. Sarien esleipena, gainera, Institutuaren web orrian (www.juventudnavarra.es/eu) eta sare sozialetan argitaratuko da.
9. Jabetza intelektuala.
Egileek aurkezten duten lan bakoitzaren eskubideak atxikiko dituzte. Nolanahi ere, erabiltzeko baimena emanen dute, argitaratu eta zabal daitezen, lehiaketa honen ideiak eta balioak sustatzearren.
10. Datuen babesa.
Datuen babesaren gaineko oinarrizko informazioa:
Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua.
Xedea: NGIri dagozkion laguntza eta dirulaguntzen esleipena, kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko prozesuak.
Legitimazioa: Ahal publikoak betetzean edota interes publikoko aferetan egin beharreko tratamendua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
Hartzaileak: Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, ez bada horretarako baimena eman dutela edo, baimenik eman gabe, araudiak hartarako gaitzen duela.
Eskubideak: Datuetara sartzea, datuok zuzentzea eta ezabatzea eta haien tratamendua mugatzea.
Eskubide hauek erabiltzeko: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea?back=true&pageBackId=7567267
Informazio gehigarria:
Argibide gehiagorako, web-orria kontsultatzen ahal duzu: https://www.juventudnavarra.es/imagenes/documentos/clausulas-informativas-proteccion-de-datos-inj-526-es.pdf#lnk.
11. Antolaketaren ardura.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak ebatziko ditu, aplikagarria den araudiaren arabera, deialdi honetan gertatzen diren gorabeherak, bai eta oinarriotan aurreikusita ez dauden aferak ere. Era berean, Nafarroako Gazteriaren Institutuak ahalmena du sortzen diren gorabeheren gainean erabakiak hartzeko, oinarri hauen interpretazioari eta aplikazioari dagokienez.
Orobat, ez du inola ere erantzukizunik izanen parte-hartzaileek plagioa edo jabetza intelektualaren alorrean indarra duen legeriaren urraketak eginez gero.
12. Kontaktua.
Nafarroako Gazteriaren Institutua.
Yanguas y Miranda kalea 27, 31003 Iruña.
848 423900.
juventud@navarra.es
www.juventudnavarra.es/eu
ANEXO II.–FORMULARIO DE SOLICITUD / II. ERANSKINA.–ESKABIDEA
PREMIOS A LOS MEJORES TRABAJOS DE FIN DE GRADO Y DE FIN DE MÁSTER EN MATERIA DE JUVENTUD / GAZTERIAREN ARLOKO GRADU BUKAERAKO ETA MASTER BUKAERAKO LAN ONENETARAKO SARIAK
Datos personales / Datu pertsonalak |
Apellidos, Nombre / Deiturak, Izena | |
DNI / NIE / NANa / AIZ | |
Domicilio / Helbidea | |
Localidad / Herria | |
Teléfono de contacto / Harremanetarako telefonoa | |
Correo electrónico / Helbide elektronikoa | |
Datos académicos / Ikasketen gaineko datuak |
Titulación en la que se presenta el trabajo / Lana zein titulaziotan aurkeztuko den | |
Año académico del egreso / Ikasketak amaitzeko ikasurtea | |
Información sobre el TFG / TFM Gradu bukaerako lanaren/Master bukaerako lanaren informazioa |
Trabajo de Fin de Grado / Gradu bukaerako lana [ ] | |
Trabajo de Fin de Máster / Master bukaerako lana [ ] | |
Título / Izenburua | |
Tutor/a / Tutorea | |
Fecha de defensa y calificación obtenida / Defentsa data eta lortutako kalifikazioa | |
Resumen / Laburpena: | |
Palabras claves / Gako-hitzak | |
[ ] Marque esta casilla si quiere recibir respuesta por medios electrónicos / Jarri X bat bitarteko elektronikoen bidez erantzuna jaso nahi baduzu.
(*) Deber rellenar el campo correo electrónico para recibir un aviso del envío de la respuesta. Correo electrónico: ......................................................................................................... / (*) Posta elektronikoaren eremua bete behar da erantzuna bidali dela jakinarazteko. Posta elektronikoa: ...........................................................................................
[ ] Declaro bajo mi responsabilidad que el trabajo presentado se corresponde con el que fue evaluado por parte de la Universidad correspondiente, que no fue presentado el mismo trabajo en ediciones anteriores de la Convocatoria de premios TFG y TFM y que no fue premiado en otros certámenes. / Nire erantzukizunpean adierazten dut aurkeztutako lana bat datorrela dagokion unibertsitateak ebaluatu zuenarekin eta ez duela saririk jaso beste lehiaketa batzuetan.
[ ] Declaro que quiero recibir información de actividades del Instituto Navarro de la Juventud. / Adierazi nahi dut Nafarroako Gazteriaren Institutuaren jarduerei buruzko informazioa jaso nahi dudala.
Fdo. / Sin.:
Iragarkiaren kodea: F2408062