177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LARRAGA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2023ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an, deialdi bat argitaratu zen administrari laguntzailearen lanpostu bat (D maila), funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin bat, behin eskatutako dokumentazioa aurkezturik, izendapen proposamena 2024ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2an, argitaratu ondoren, eta bete beharrez 113/1985 Errege dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Larragako Udalak, Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 20ko 71. Ebazpenaren bidez, Lorena Arizkun González izendatu du Larragako Udalaren zerbitzuko funtzionario, plantilla organikoan 7 zenbakia duen lanpostua bete dezan.

Ebazpen horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandaz dagokionari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Larragan, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2412237