177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3019/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez atzemandako akats materialak zuzentzen baitira uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu baitziren eta ezarri baitzen kontratazioa bidezkoa zela, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu baitzitzaien.

Ebazpen horretan akatsak atzeman dira, pertsona bat izendapenetik kanpo utzi baita, hala behar ez zuenean, eta, ebazpenaren 5. puntuan aipatu ez baita epearen zenbaketa eten dela pertsona batentzat. Beraz, zuzendu behar dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenean ikusitako akats materialak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren eta ezarri zen kontratazioa bidezkoa zela, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Horrenbestez, bidezkoa da Javier Guerendiain Rubio jauna hautapen-prozesuari uko egiten zioten pertsonen zerrendatik kanpo uztea eta, ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen izendapenean sartzea, zerbitzu orokorretako lanpostua betetzeko, eta 72078 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia eta destinoa Iruñean duena. Bestetik, Aitor Díez Aldama jauna sartu behar da epearen zenbaketa eten zaien pertsonen zerrendan, egiaztatutako ezinbesteko egoera desagertu arte.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, beraz haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Halaber, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2412187