177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa, 1. poligonoko 261. lurzatiko hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenean

2024ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an, 261. poligonoaren 1. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenaren iragarkia. Iragarkian akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

–Izenburua:

Honela dioen tokian: "Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 473. lurzatian. Behin betiko onespena".

Honela behar du: "Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 261. lurzatian. Behin betiko onespena".

–Iragarkiaren edukian:

Honela dioen tokian: "Uharteko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Uharteko 1. poligonoko 473. lurzatian, Zubiarte kaleko 16ko jabekideek sustatua. Planaren xedea da igogailua paratzea eta oztopo arkitektonikoak kentzea (1802/2021 espedientea)".

Honela behar du: "Uharteko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Uharteko 1. poligonoko 261. lurzatian, Zubiarte kaleko 16ko jabekideek sustatua. Planaren xedea da igogailua paratzea eta oztopo arkitektonikoak kentzea (1802/2021 espedientea)".

Uharten, 2024ko abuztuaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2412275