2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko tronpa irakaslearen lanpostu bat, gehienez, Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzukoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolaren Patronatuko Batzordearen erabakia, 2024ko ekainaren 24koa, zeinaren bidez langile lan-kontratudun finkoaren izendapena egiten baita, Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako tronpa irakaslearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzak 2022ko azaroaren 28an emandako 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez bete zedin tronpa irakaslearen lanpostu bat, gehienez, Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzuan aritzeko. Hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 21ean.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (tronpa irakaslearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),
ERABAKITZEN DA:
Lehendabizikoa.–Barañaingo Luis Morondo Udalaren Musika Eskolaren langile lan-kontratudun finko izendatzea honako hau, deialdiari jarraikiz (deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko tronpa irakaslearen lanpostu bat, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko):
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Ion Napal Serrano | 11.13 | Tronpa irakaslea | Luis Morondo Udal Musika Eskola | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Ion Napal Serranori aditzera ematea ezen, izendapen honen bidez, Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako plantillako nominadun langile lan-kontratudun finko bihurtuko dela eta alta emanen zaiola Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 16an jabetu beharko du lanpostuaz.
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, izendatutako izangaia lanpostuaz jabetzen ez bada, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2412205