177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2788/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko komisarioen zortzi lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten da, eta, bestetik, ezagutzen proba egiteko eguna, ordua eta tokia finkatzen dira.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 552/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisarioen zortzi lanpostu betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1626/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27koan.

Erreklamazioak eta zuzenketak egiteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Azkenik, bidezko da ezagutzen proba egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisarioen zortzi lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ezagutzen proba 2024ko urriaren 6an (igandea) eginen dela, 10:00etan, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan.

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Hautapen prozesutik kanpo geratuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko uztailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–FORUZAINGOKO KOMISARIOAK (OPOSIZIO-LEHIAKETA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Barne igoerako txanda.

Onartuak:

255

1086

78

329

683

62

41

696

256

451

1246

325

305

56

804

Baztertuak: inor ez.

Igoerako txanda irekia.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2411399