177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2329E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordearen osaera.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.

4 urteko agintaldia bete dute batzordeko buru Mariano Hernández Galindo jaunak eta batzordeko kide Patricia Alfonso Landa andreak, Susana Miranda Alcoz andreak, Rosa Alás Brun andreak eta Jesús Soria Aznar jaunak.

Batzordeko kide Monserrat Martínez Fernández andreak 4 urteko agintaldia beteko du urriaren 13an.

Idazkari José Luis Moreno Ochoa jaunak erretiroa hartuko du abuztuaren 7an, beraz baja izanen da.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko buruak bidalitako idazkiaren arabera, proposatzen da Mariano Hernández Galindo jaunak jarrai dezala batzordeko burutzan, eta Patricia Alfonso Landa andreak, Rosa Alás Brun andreak eta Jesús Soria Aznar jaunak jarrai dezatela batzordeko kide izaten. Halaber, proposatzen da Susana Miranda Alcoz andrearen ordez Ana Puig Arrastia andrea sartzea, eta José Luis Moreno Ochoa jaunaren ordez Carlos Javier Suescun Sánchez jauna sartzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea Mariano Hernández Galindo jauna.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea Patricia Alfonso Landa andrea, Rosa Alás Brun andrea, Jesús Soria Aznar jauna, Monserrat Martínez Fernández andrea eta Ana Puig Arrastia andrea.

3. Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea Carlos Javier Suescun Sánchez jauna.

Horrenbestez, honako hau da Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera:

–Burua: Mariano Hernández Galindo jauna.

Batzordeko kideak:

–Patricia Alfonso Landa andrea.

–Ana Puig Arrastia andrea.

–Rosa Alás Brun andrea, Langileen Batzordeak proposatuta.

–Jesús Soria Aznar jauna, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposaturik.

–Montserrat Martínez Fernández andrea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Elisa Robledo Martín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 17ko 234E/2023 Ebazpenaren bidez, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Idazkaria: Carlos Javier Suescun Sánchez jauna.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2412060