2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
KASEDA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 28ko ebazpen baten bidez onetsi zen Kasedako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdia argitaratu zen 2023ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an.
Hautaprobak bukaturik, bat etorriz deialdiaren 8.1.5. oinarrian adierazitakoarekin, kalifikazio-epaimahaiak igorri dio alkateari Enrique González Navarro zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko proposamen osagarria, Kasedako Udalean jardun dezan, hura baita gainditutako izangaien zerrendan puntuaziorik handiena lortu duen hurrengo izangaia, deialdiko gaindituen zerrendako lehen izangaiak hautaketa-prozesuari uko egin ondoren.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Kasedako Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Kasedan, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2412078