114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

909/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2020-118014RB-I00".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honetako hirugarren probaren behin betiko emaitzen aurka: deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

22/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Etxarri Aranazko Malkarramendi auzoko 6 jabe-erkidegotarako (PIG 66).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

104E/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez enpresaburuen elkarteentzako eta sindikatuentzako drulaguntza deialdi bat onesten baita laneko arriskuei buruzko lankidetza proiektuak egin ditzaten prebentzioko lurralde delegatuaren figuraren bidez. DDBN identifikazioa: 690526.

161/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2022-2023 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, zeinaren bidez arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa, eta ezarri baitziren ziklo hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak.

327/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, beka bat emateko deialdia onesten duena, Nekazaritzako Ingeniaritzako edo Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko lizentzia edo gradua duten gradu ondokoentzat, Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalerako. DDBN identifikazioa: 693154.

337/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzetarako oinarri arautzaileak eta 2022ko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra arteko eperako deialdia, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean. DDBN identifikazioa: 694272.

1.7. BESTELAKOAK

21E/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Azkoiengo udalerrian irrati bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako lizentzia baten titulartasuna aldatzeko (FMko 101.1).

107/2023 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (2023ko maiatzaren 3an egin zen proba).

160/2023 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2023-2024 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko.

165/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola egutegia 2023-2024 ikasturterako, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokituta.

166/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko musikako lanbide irakaskuntzek eta dantzako irakaskuntza ez-arautuek 2023-2024 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko.

172/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola egutegia 2023-2024 ikasturterako, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokituta.

152E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Iruñeko udal mugartean produktu kimikoak fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Huntsman Advanced Materials (Spain) SL da.

162E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tebas-Muru Artederretako udal mugartean kaltzio oxidoa eta hidroxidoa fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Instalazioaren titularra Cal Industrial SL da.

171E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean olio-hondakinetatik abiatuta oleinak atera, hidrogel desinfektatzailea ekoitzi eta eskualanoa fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Oleofat Trader SL da.

173E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Tuterako udal mugartean animalientzako landare-jatorriko pentsu konposatuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea, sortutako hondakin berriak sartzeari dagokionez. Instalaziaren titularra De Heus Nutrición Animal SAU da.

176E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Lizarrako udal mugartean dagoen hondakin uren hiri-araztegi baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Servicios de Montejurra SA da.

391E/2023 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-txosten estrategikoa egiten duena Untzueko Udal Plan Orokorraren 69. artikulua (ingurumen aldetik balioa duen lurzoru urbanizaezina) aldatzeari buruz. Aldaketaren sustatzailea Red Eléctrica Española SA da.

394E/2023 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 226E/2023 Ebazpena, Bioenergía Mendi SLk Mendigorriko udal mugartean sustatutako biometanizazio instalazioaren proiektuaren aldaketaren ingurumen eraginaren txostena ematekoa.

398E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen eraginaren adierazpena egiten baita Abartzuzako Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketari buruz. Aldaketak 1. poligonoko 208. eta 527. lurzatiei eragiten die eta Tarsicio Javier Sainz Munárrizek sustatu du.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Tecnología Navarra de Nanoproductos SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Grupo Tuardn SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Construcciones Luis Fernández SAk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Andueza Eguíllor M Angeles y Armendáriz Andueza Pedro M. sozietate kooperatiboak sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDAS

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

BURLATA

23-00687 gora jotzeko errekurtsoa, honako deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa bide publikoari buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

ARAKIL

Urritzolako UE-1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Urritzolako UE-1 exekuzio unitatearen urbanizazio-proiektua. Behin betiko onespena

ARANGUREN

Administrazioarekiko 123/2023 auzi-errekurtsoa, Udal Plan Orokorreko hirigintza-araudiaren aurka

ARROITZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udal Plan Orokorreko UD-33 unitateko 2. poligonoko 208. eta 161. lurzatietan

ATETZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Beuntzako 12. poligonoko 126. lurzatian. Hasierako onespena

BAZTAN

Gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak ematea 2023 urtean. Laburpena

BEINTZA-LABAIEN

Zuzeneko kudeaketa-esleipena, Leurtzako Aisiarako naturagunea ustiatzeko, kudeatzeko, mantentzeko, kontserbatzeko eta zaintzeko

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa Saharako Errepublikako 8, 9, 10 eta 11 zenbakietako terrazak ixteko. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, Zortziko kaleko 10eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko. Hasierako onespena

BURLATA

Hitzarmena eta kudeaketa esleipena zenbait kirol-jardueratarako

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Aratzuriko 2. poligonoko 655. lurzatian. Hasierako onespena

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2023. urtean zehar gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko

ESTERIBAR

Aldaketa, Arau subsidiarioen araudi orokorraren 41. artikuluan. Hasierako onespena

GOIZUETA

Goizuetako Udal Plan Orokorraren aldaketa, 4. poligonoko 411. partzelan, 3 sektorea sartzea. Hasierako onarpena

IRAÑETA

Birpartzelazio proiektua, UO11 exekuzio unitatean, 1. poligonoko 308. lurzatiaren zati batean. Behin betiko onespena

ITZA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean: lurzoru urbanizaezina, 86. eta 91. artikuluak. Behin-behineko onespena. Partzialki bertan behera uztea honako lizentzia hauek emateko etendura: oin berriko eraikuntza-lizentziak, eta azpiegitura eta instalazio fotovoltaiko berriak eta horien ebakuazio-azpiegiturak ezartzeko edo gauzatzeko lizentziak

LAKUNTZA

3. poligonoko 89. lurzatiaren okupazioa erlauntzak jartzeko. Hasierako onespena

LAPOBLACIÓN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

AZKOIEN

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 648. lurzatian. Hasierako onespena

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 1081. lurzatian. Behin betiko onespena

TAFALLA

Aldaketa, UC-44 unitateko plan berezian, 27. poligonoko 8. lurzatian, Zangozako etorbideko 9an igogailua paratzeko. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko AR-2ko UB-5 unitatean. Hasierako onespena

UNTZUE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 137. lurzatian (SUC-10). Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen deialdia, Nafarroan, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat. Laburpena

ZUBIRIKO KONTZEJUA

27. poligonoko 105. lurzatiaren erabilera lagatzea, "Materialak pilatzeko beste eremu bat" proiekturako. Hasierako onespena

ZUÑIGA

Aldaketa egituratzailea UE11 unitatean. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Subasta de bien inmueble en Tudela