114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Arau subsidiarioen araudi orokorraren 41. artikuluan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2023ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Esteribarko Arau subsidiarioen araudi orokorraren 41. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta, halakorik bada, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Esteribarren, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2307833