114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 137. lurzatian (SUC-10). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 16ko 2023-0038 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Untzueko hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 137. lurzatian (SUC-10) izeneko dokumentua. Dokumentu horrek aldatu egiten du Untzueko udalaren hirigintza-planeko hirigintzako arauen 18. artikulua, Alicia Flamarique Casanovak sustatua eta 2023ko maiatzean Silvia Barbarin de Arkileku Arquitectos SLko arkitektoak idatzia, (1/2023 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es/info.0).

Untzuen, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2307670