114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Goizuetako Udal Plan Orokorraren aldaketa, 4. poligonoko 411. partzelan, 3 sektorea sartzea. Hasierako onarpena

Goizuetako Udalak, 2023ko maiatzaren 17ko aparteko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Goizuetako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, 4. poligonoko 411. partzelan, 3 sektorea sartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Goizuetan, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2308025