114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean: lurzoru urbanizaezina, 86. eta 91. artikuluak. Behin-behineko onespena. Partzialki bertan behera uztea honako lizentzia hauek emateko etendura: oin berriko eraikuntza-lizentziak, eta azpiegitura eta instalazio fotovoltaiko berriak eta horien ebakuazio-azpiegiturak ezartzeko edo gauzatzeko lizentziak

Itzako Udalak, 2023ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, behin-behinean onetsi zuen Udal Plan Orokorreko antolamenduko determinazio egituratzaileak aldatzeko agiria (lurzoru urbanizaezina, 86. eta 91. artikuluak), Itzako Udalak sustatua. Horren helburua da erregulazioa ezartzea gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean eguzki-parkeak eta instalazio fotovoltaikoak jartzeko (86. artikulua), eta 91. artikulua aldatzea, atzemandako akatsak eta interpretazio-arazoak konpontzeko; halaber, hura igorriko da lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, behin betiko onespena emateko (Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.12 artikuluan xedaturikoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Orobat, honako erabaki hau hartu zuen:

Lizentziak emateko ezarri zen etendura bertan behera uztea, honako bi instalazio-mota hauei dagokienez bakar-bakarrik, izapidetzen ari den aldaketa baimenduko baititu:

1. Eguzki-energia fotovoltaikoa ekoizteko instalazioak, lurzoru urbanizaezinean lehendik dauden eraikuntza eta jarduerei loturikoak, baldin eta azken horiek legezko egoeran badaude, izapidetzen ari den udal hirigintza-araudiaren 86.2 artikuluan xedatzen den moduan.

2. Eguzki-energia fotovoltaikoa ekoizteko instalazioak, lurzoru urbanizaezinean, gehienez 1 Ha okupatzen badute (hori izanen den panel edo modulu fotovoltaikoekin okupaturiko gehieneko azalera), eta ez badute gainditzen 1.000 kWp-ko potentzia, baldintza izanik zerbitzuguneetan ibilgailuak kargatzeko dauden puntuei loturik egotea eta autokontsumorako hornidura izatea.

–Gainerakoetan, lizentziak emateko etendurak bere horretan dirau, Itzako Udalak, 2022ko abuztuaren 18an egin osoko bilkuran, hartutako erabakian ezarri bezala (2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa).

–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren prentsako hedabideetan, lizentzien etendura partzialki bertan behera uztearen ondorioetarako.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.

3. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Itzan, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2308014