114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Urritzolako UE-1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arakilgo arau subsidiarioen UE-1 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua Urritzolan.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arakilen, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2307678