114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa egituratzailea UE11 unitatean. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2023ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, ikusirik Zuñigako Udal Planeko UE-11 unitatean aldaketa egituratzailea egiteko proiektua, Udal honek sustatua eta Jesús Alén Andueza arkitektoak idatzia, honako erabaki hauek onetsi zituen aho batez:

1. Hasiera batez onestea "UE-11n aldaketa egituratzailea egiteko proiektua ", Zuñigako Udalak sustatua eta Jesús Alén Andueza arkitektoak idatzia.

2. Indarreko legedian ezarritakoarekin bat, jendaurreko aldia irekitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, interesdunek proiektua azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

3. Erabaki hau eta aldaketaren proiektuaren kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, dagokion txostena eman dezan, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).

Zuñigan, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2308037