114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Beuntzako 12. poligonoko 126. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 19ko 54/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Hiri-jarduketarako plan berezia, Beuntzako 12. poligonoko 126. lurzatian. Planaren xedea da ahalbidetzea turismoko hiru apartamentu eraikitzea 12. poligonoko 126. lurzatiaren iparraldean dagoen eraikinean. Jose Angel Azpiroz Erbitik sustatu du.

Honako lurzati hauek osatzen dute esparrua:

–Beuntzako 12. poligonoko 126. lurzatia, zeinak 723,58 m²-ko azalera baitu. Han dago erabilera aldaketaren xedea den eraikina.

–Beuntzako 12. poligonoko 56. lurzatia, zeinak aurreko lurzatia mugakide baitu ekialdean. Lurzatiak 474,01 m²-ko azalera du, eta Hiri-jarduketarako plan bereziaren sustatzailea da jabea. Merkataritza jarduera berriaren aparkalekua ezarri nahi da lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Atetzen, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2307933