114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Tecnología Navarra de Nanoproductos SLk sustatua.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 38. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa

Espedientearen kodea

0001-0062-2023-000011

Hasiera eguna

2023ko maiatzaren 8an

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 4.7 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Sartu gabeko zentroa

Instalazioa

Produktuak fabrikatzea nanoteknologia bidez

Titularra

Tecnología Navarra de Nanoproductos SL

Zentroaren zenbakia

3102909020

Tokia

5. poligonoa, 467. eta 476. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 567.574,000 eta Y: 4.711.708,000

Udalerria

Los Arcos

Proiektua

Nanoteknologia bidez produktuak fabrikatzea (handitzea)

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2023ko maiatzaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2307498