114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen deialdia, Nafarroan, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identif.): 696885.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/696885).

Lehenengoa.–Onuradunak:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten talde, erakunde, kolektibo eta elkarte hauek izan daitezke onuradun:

–Ez izatea irabazi-asmorik.

–Prebentzioko, laguntzako, aisialdiko eta denbora libreko eta gizarteratzeko jarduerak egitea.

–Udalerrian bertan jarduerak egitea, edo Iruñean edo eskualdean arituta Zizur Nagusiko bizilagunak beren jardueretan sartzea.

–Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan, Estatuko Erlijio Erakundeen Erregistroan edo Zizur Nagusiko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea. Baldintza hori betetzen ez badute, epe bat izango dute erregistroa formalizatzeko, eta aldeko akordioa izanez gero, laguntzak jasotzeko aukera izango dute.

–Proiektuen bideragarritasuna bermatuko duten egitura eta esperientzia izatea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausaren batean sartuta ez egotea.

Bigarrena.–Helburua:

Gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea, eta desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte-ongizateko maila handiagoak lortzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-araubidean, Nafarroan, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

8.600 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau laburpen gisa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Zizur Nagusian, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2308030