114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Zortziko kaleko 10eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Zortziko kaleko 10eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko, jabeen erkidegoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan:

https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/05/Zortziko-10_Estudio-de-Detalle_Abril-2023_completo.pdf

Berriozarren, 2023ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2308058