114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Urritzolako UE-1 exekuzio unitatearen urbanizazio-proiektua. Behin betiko onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2023ko martxoaren 13ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Urritzolako UE-1 exekuzio unitatearen urbanizazio-proiektua.

Iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2023ko martxoaren 30ean, eta jendaurrean egon bitartean alegaziorik aurkeztu ez zenez, 2023ko maiatzaren 3ko osoko bilkuran behin betiko onetsi zen Urritzolako UE-1 exekuzio unitatearen urbanizazio-proiektua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2307679