114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Birpartzelazio proiektua, UO11 exekuzio unitatean, 1. poligonoko 308. lurzatiaren zati batean. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 24ko 15/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da borondatezko birpartzelazio proiektua UO11 unitateko 1. poligonoko 308. lurzatiaren zati bati dagokiona, Irañetan, Francisco María Irurtia Lizasoain sustaturik; hori guztia, oinarri hartuta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluen edukia eta horrekin bat datozen xedapenak (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Irañetan, 2023ko maiatzaren 24ean.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cia.

Iragarkiaren kodea: L2308346