114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2023. urtean zehar gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko

DDBN (identifikazioa): 696079.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/696079).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak arautzea, Lizarrako Udalak Lizarrako edo Lizarraldeko gazteei emanen dizkienak. Horretarako, gazteek aisialdiko monitore ikasketak egin behar dituzte 2023ko ikasturtean.

Helburu nagusia da hezkuntza ez-formala bultzatzea.

Onuradunak: 2023an Lizarrako María Vicuña gaztediaren etxean aisialdiko monitore ikasketak egin dituzten gazteak.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean daude eskura, zeinak onesten baitu Lizarrako eta Lizarraldeko gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia.

Zenbatekoa: Deialdiaren zenbateko osoa 100 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko. Partida osoa, berriz, 1900 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: aisialdiko monitorearen ikastaroan izena emanda agertzen direnek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza eskaerak. Horretarako, hamabost eguneko epea izanen dute deialdi Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Lizarran, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2307829