114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIRIKO KONTZEJUA

27. poligonoko 105. lurzatiaren erabilera lagatzea, "Materialak pilatzeko beste eremu bat" proiekturako. Hasierako onespena

Zubiriko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 24an egin ohiko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Nafarroako Magnesitasek sustatutako "Materialak pilatzeko beste eremu bat" proiektu interes orokorrekotzat jotzea auzotarrentzat.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea herri-lurraren desafektazioa 27. poligonoko 105. lurzatiaren D azpilurzatian, herri honetako Araneko Erreka alderdian, haren erabilera Magnesitas Navarras SA (MAGNA) merkataritza sozietateari lagatzeko.

Hirugarrena.–Onestea aipatutako herri-lurren erabileraren lagapena arautuko duen administrazio klausulen agiria.

Laugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea kontzejuko iragarki-taulan, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Bosgarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean inork alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Seigarrena.–Ahalmena ematea Zubiriko Kontzejuko buruari, edota legez haren ordez jarduten duenari, honako erabilera lagatzeko behar diren agiri publiko nahiz pribatuak sina ditzan.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Magnesitas Navarras SA (MAGNA) merkataritza sozietateari igortzea, administrazio baldintzen agiriarekin batera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan. Hori guztia, jarraikiz ezarritakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Zubirin, 2023ko apirilaren 24an.–Kontzejuko burua, Álvaro Fonseca Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L2307982