114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak ematea 2023 urtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identif.): 696118.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/696118).

Laburpena, 2023an Baztan aldean gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak onestea.

Baztango Udalak, 2023ko maiatzaren 11n egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2023an Baztan aldean gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak onestea.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Baztanen egoitza izanik, Baztanen bertan esku hartzen duten talde, entitate, kolektibo eta elkarteak dira dirulaguntzen xede. Edota, egoitza Baztandik kanpo izanik ere, Baztanen dihardutenak.

–Irabazi-asmorik ez izatea.

–Prebentzioaren, laguntzaren, gizarte-laguntasunaren, aisiaren eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana egiten dutenak. Eta gutxienez, aurreko urtean ekintza edo proiekturen bat garatu izana.

–Behar bezala erregistratuak egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Baldintza hau betetzen ez badute, 10 egun izanen dute erregistroa gauzatzeko.

–Zerga-betebeharrak Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainduak izatea. Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

–Baztango Udalarekin zorrik ez izatea; Udalak ofizioz ziurtatuko du.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Baztanen esku hartu eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko sistema ezartzea.

Dirulaguntzen helburua dira prebentzioaren, laguntzaren, aisiaren eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea; hots, espresuki kolektibo ahulei, behar bereziak dituztenei edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dauden programak sustatzea.

Betiere dirulaguntzaren xedea entitateak babestea da eta ez osorik finantzatzea. Hau da, entitateek bertze diru iturri batzuk izan beharko dituzte egitasmoak aitzinera ateratzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Dirulaguntza honen finantzaketa Baztango Udaleko gastuen aurrekontuetako 1-2311-4820000 "Dirulaguntza ongintzazko erakundeendako" kontu-sailarekin ordainduko da, 16.208,00 euroko diru kopurua duena.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Proiektuak, behar bezala beterik, Baztango Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen epean. Sarrera bertze entitate publikoetako erregistro ofizialetan ere eman daiteke; aitzitik ez dira onartuko gizarte zerbitzuko emailera igorritako eskaerak, ez baitute erregistro ofizialik.

Elizondon, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2307965