114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Administrazioarekiko 123/2023 auzi-errekurtsoa, Udal Plan Orokorreko hirigintza-araudiaren aurka

Administrazioarekiko Auzien Salan, 123/2023 prozedura arrunta aurkeztu da, Arangurengo Udal Plan Orokorreko hirigintza-araudiaren aurka. Hura argitara eman zen 2022ko azaroaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. puntuetan xedatutakoarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 123/2023 prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mutiloan, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2308013