114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 648. lurzatian. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, Alkatetzak 2023ko maiatzaren 16an eman 2023-0416 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, diruz ordaintzeko eraikigarritasunaren handitzea 1. poligonoko 648. lurzatian (lehenago 1. poligonoko 847. lurzatia zena), Azkoiengo 3. sektoreko UT-1.1 unitate tipologikoko hiri-jarduketarako plan bereziaren ondoriozkoa. Sustatzailea Corporación Jofemar 1971, SA da.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 24.2 eta 25.5 artikuluetan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Azkoienen, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2307690