114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2023ko martxoaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Lapoblación-Meanoko udal mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz ezarritakoari azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webgunean (www.lapoblacion.es), egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lapoblación-Meanon, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2307782