114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Aratzuriko 2. poligonoko 655. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat lerrokadurak aldatzeko Aratzuriko 2. poligonoko 655. lurzatian, Volkswagen Navarra SAk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 10 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espediente hori interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, aplikatu beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legean (Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko Foru Legea).

Oltza zendean, 2023ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2308094