114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

398E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen eraginaren adierazpena egiten baita Abartzuzako Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketari buruz. Aldaketak 1. poligonoko 208. eta 527. lurzatiei eragiten die eta Tarsicio Javier Sainz Munárrizek sustatu du.

Udalak 2022ko martxoaren 6an hasiera batez onetsi ondoren aldaketa hori, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da Abartzuzan hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruaren mugaketa 527. lurzatira zabaltzea, 1.899,47 m²-ko azalerarekin. Hiri-mugatik kanpo dago, baina 208. lurzatiaren ondoan, zeina hirigunean sartuta baitago.

527. lurzatiak lehorreko laborantzarako erabilera du gaur egun, hau da, ez du intereseko landaredi naturalik. Hiri-bilbearearekin jarraitutasuna du, eta zerbitzu-sareak ditu inguruan.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen adierazpen estrategikoa egitea, aldekoa, Abartzuzako Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketari buruz. Aldaketak 1. poligonoko 208. eta 527. lurzatiei eragiten die eta Tarsicio Javier Sainz Munárrizek sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Abartzuzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2307597