114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

394E/2023 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 226E/2023 Ebazpena, Bioenergía Mendi SLk Mendigorriko udal mugartean sustatutako biometanizazio instalazioaren proiektuaren aldaketaren ingurumen eraginaren txostena ematekoa.

2022ko abenduaren 1ean, Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen biometanizazio-instalazioaren proiektuari buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko eskaera. Bioenergia Mendi SLk sustatu du Mendigorriko udal mugartean, eta xedea da hondakinak kudeatzeko ahalmena urtean 80.000 tonaraino handitzea. (espediente kodea: 0001-0049-2022-000025). Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9.b) multzoan.

Proiektua Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozeduraren arabera izapidetu zen, eta, beraz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zitzaion. Azkenik, honakoa eman zen: "226E/2023 Ebazpena, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Bioenergía Mendi SLk Mendigorriko udal mugartean sustatutako biometanizazio instalazioaren proiektuaren aldaketaren ingurumen eraginaren txostena ematekoa. Aldaketa horren bidez, hondakinak kudeatzeko ahalmena urtean 80.000 tonaraino handituko da".

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 226E/2023 Ebazpenean, ordea, akats bat dago proiektuaren laburpena jasotzen duen I. eranskinean, simaurra kudeatzeko plana identifikatzen duten zenbakiei dagokienez eta mindak balorizatzeko banaketa-azalera zenbatesteari dagokionez, lurralde planak ezartzen zuenari jarraikiz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 226E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baita Bioenergia Mendi SLk Mendigorriko udal mugartean sustatutako biometanizazio-instalazioaren proiektuaren aldaketari buruz. Aldaketa horren xedea da hondakinak kudeatzeko ahalmena urtean 80.000 tonaraino handitzea.

2. Aldaketa honen arabera, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 226E/2023 Ebazpenean, hau dioen tokian:

"–Digestatoa balorizatuko da nekazaritzako ongarri moduan baliatuta. Horretarako, simaurra kudeatzeko 1670070428/4/2 plana aurreikusi du jarduerak, non zehaztu baita 1.389 ha-ko banaketa-azalera. Xede horretarako aurreikusitako tresnaren bidez izapidetzen da."

Honako hau esan behar du:

"–Digestatoa balorizatuko da nekazaritzako ongarri moduan baliatuta. Horretarako, jardueran simaurra kudeatzeko 1670070428/5/2 plana aurreikusi da, non zehaztu baita 1.297 ha-ko banaketa-azalera egonen dela digestato likidoa balorizatzeko, eremu kalteberetatik (ZBEak) kanpo. Horrez gain, lehorreko lurretako 99,24 hektarea egonen dira Nafarroako estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko eremuetan (AICAENA)."

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari eta Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari jakinaraztea (Lizarra iparraldeko eskualdea), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2306923