114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hitzarmena eta kudeaketa esleipena zenbait kirol-jardueratarako

Udal honetako osoko bilkurak, 2023ko apirilaren 27an egindako bilkuran, hitzarmen bat onetsi zuen Burlatako Udalaren, Atarrabiako Udalaren, Uharteko Udalaren eta Hiru Herri Atletismo Klubaren artean jarduera fisiko mankomunatuak antolatzeko eta Uharteko Udalari Triatloiko Kirol Eskolaren jardueren kudeaketa esleitzeko eta, orobat, Atarrabiako Udalaren eta Uharteko Udalaren kudeaketa-esleipenak onesteko Atletismoko Kirol Eskola kudeatzeko, honako dirulaguntza hauek kudeatzeko: dirulaguntza, kirol eskoletako ikasleek Espainiako txapelketetan parte hartzeko; dirulaguntza, kirol eskoletako koordinazio langileen eta monitoreen prestakuntzari laguntzeko; dirulaguntza, kirol federatuari; eta dirulaguntza Herri Lasterketari, irteera eta helmuga Burlatan direnean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2307747