114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udal Plan Orokorreko UD-33 unitateko 2. poligonoko 208. eta 161. lurzatietan

Arroizko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an, erabaki du hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Ana Sanz Ochoarekin eta Iker Ochoa Lararekin, egun eta etorkizunean urbanizatzeko Arroizko Udal Plan Orokorreko UD-33 unitateko 2. poligonoko 208. eta 161. lurzatiak.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2307848